→Zeberio

Larrunera eta Hondarribiara txangoa antolatu du Zeberioko Jubilatuen Elkarteak, ekainaren 21ean

Gure Indarra Zeberioko Jubilatuen Elkarteak Larrun mendia eta Hondarribia ezagutzeko irteera antolatu du ekainaren 21ean (osteguna). Interesdunek ekainaren 14an eman behar dute izena, Zeberioko udaletxean.

Hondarribiako Alde Zaharra // Euskoguide

Gure Indarra Zeberioko Jubilatuen Elkarteak Larrun mendia eta Hondarribia ezagutzeko irteera antolatu du ekainaren 21ean (osteguna). Interesdunek ekainaren 14an eman behar dute izena, Zeberioko udaletxean, 12:00etatik 13:30etara. 

Autobusa 08:00etan irtengo da Ermitabarritik eta hainbat geldialdi egingo ditu ondoren: 08:05ean plazan, 08:10ean Arkulanda eta Santa Kruzen eta 08:15ean Ugaon.

Elkarteko bazkideek 35 euro ordaindu behar dituzte eta gainontzekoek 38 euro (Bidaia+bazkaria+trena).

Hemen irteerarako aurreikusten duten egitaraua:

GOSARIA: Bidean (autobusean)

  • 11:40 – LARRUN MENDIRA TRENEZ IGON
  • 14:00 – POTEOA HONDARRIBIATIK
  • 15:00 – BAZKARIA HONDARRIBIAKO “ARDORA JATETXEAN”
  • 19:00 – ZEBERIORANTZ ITZULI

Informazio guztia, Zeberio Sarean webgunean eskuragai.

 

Irakurrienak

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak