→Zeberio

Laura Orue zeberioztarraren auzia berrireki dute, preskibatu baino lau hilabete lehenago

1999ko abuztuaren 29an hil zuten Laura Orue zeberioztarra. Saldiaran auzoko pinudi baten ondoan aurkitu zuten lurperatuta, bere etxetik ez oso urrun, erdi biluzik, desagertu eta aste batera.

Laura Orueren omenezko oroigarria Zeberion / Wikiloc

1999ko abuztuaren 29an hil zuten Laura Orue zeberioztarra. Saldarian auzoko pinudi baten ondoan aurkitu zuten lurperatuta, bere etxetik ez oso urrun, erdi biluzik, desagertu eta aste batera. Ehunka boluntariok parte hartu zuten bere bilaketan eta kasuak zalaparta handia sortu zuen gizartean. Forentseek asfixiaz hil zela ondorioztatu zuten, baina poliziak ezin izan du ordutik hilketaren egilea nor den argitu. Erailketa gertatu zenetik 20 urte beteko dira datorren irailean, eta orduan, delituek preskribatu egingo dute. Bilboko epaitegi batek Laura Orueren hilketaren auzia berrirekitzea erabaki du orain, delituek preskribatu baino lau hilabete lehenago, eta Ertzaintzari eskatu dio dituen agiri eta froga guztiak berriz aztertzeko.

Hiru atxiloketa

21 urte zituen Laura Oruek hil zutenean. 1999ko abuztuan gertatu zen hori, lanetik irten eta Laudioko jaietara joatekoa zenean. Zeberioko Saldiaran auzoko jatetxe batean egiten zuen lan Oruek. 23:50ak aldera irten zen lanetik eta goizeko ordu batetan zuen hitzordua bere lagunekin, Laudion. Orduan ikusi zuten Laura azken aldiz bizirik. Ugaoko tren geltokira joatea zen bere asmoa, kotxez, bertan trena hartzeko. Poliziak ezin izan du argitu denbora tarte horretan zer gertatu zen. Bere kotxea Ugaoko tren geltokiaren ondoan aurkitu zuten.

Auziari lotuta hiru gizon atxilotu ditu Ertzaintzak, baina hirurak utzi behar izan ditu aske eta kargu gabe, euren aurkako frogarik ez dutelako. Laura Orueren auzia betirako itxi baino lehen, Bilboko epaitegi batek azken aldiz saiatu gura du gazte zeberioztarraren hilketa argitzen, delituek preskribatu baino lau hilabete lehenago.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak