→Zeberio

Metal musikak Zeberio astinduko du ekainaren 22an

Ekainaren 22an, zapatuan, Zeberio Metal musika jaialdiaren seigarren edizioa ospatuko dute.

Mikel Bizar, Idi Bihotzeko abeslari ohia izango da Zeberion / Mikel Bizar

Ekainaren 22an, zapatuan, Zeberio Metal musika jaialdiaren seigarren edizioa ospatuko dute. Besteak beste, Mikel Bizar (akustikoan)  -Idi Bihotz, Jare-, Auritz, Huts, Sinmas eta BudaSam taldeak arituko dira Zeberion. 

Antolakuntzak dio “aurten baliabide gehiago eta hobeak” izango dituztela. Besteak beste, jaialdia egun oso batean egingo dela aurreratu dute. Laster jakinaraziko dituzte edizio berri honen nobedade guztiak. Momentuz bost talderen kontzertuak konfirmatu dituzte: Mikel Bizar, Huts, Auritz, BudaSam eta Sinmas. Zeberioko Jebi Taldeak antolatzen du metal musikako jaialdia, Udalak lagunduta. Doako festibala da.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak