→Zeberio

Sokatiraren nazioarteko topagunea bihurtuko da Zeberio urtarrilaren 13an

Nazioarteko sokatira txapelketa ospatuko da datorren urtarrilaren 13an Zeberion. Euskal Herriko 13 taldez aparte Holandako bat eta Eskoziako beste bat izango dira Zeberion.

Euskal Herriko eta atzerriko 15 talde lehiatuko dira Zeberion / Argazkia: CuerdasyCabos

Nazioarteko sokatira txapelketa ospatuko da datorren urtarrilaren 13an Zeberion. Euskal Herriko 13 taldek eta atzerriko bik hartuko dute parte. Hain zuzen ere, Beti-Gazte, Antsoain, Badaiotz, Ibarra, Berriozar, Gaztedi, Abadiño, Bizindar, Txantrea, Goiherri, Murueta, Zuraide eta Ñapurrak arituko dira Euskal Herritik eta atzerritik Monikendan holandarrak eta Ayrshire eskoziarrak.

Goizeko 10:00etan hasi eta arratsaldera arte luzatuko da txapelketa. Hainbat mailatan lehiatuko dira taldeak: mutilak 640kg; neskak 520kg; mixtoa 600kg; gazteen txapelketa. Txapelketa antolakuntzan parte hartu dute Zeberioko Udalak, Bizkaiko Foru Aldundiak, Zeberioko  elkarteek, sokatira taldeek eta Bizkaiko ta Euskal Herriko herri-kirol federazioek.

Plazako frontoian burutuko da lehiaketa eta txosna eta herriko produktoreen azoka-postuak ere egongo dira.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak