→Zeberio

Hamabost lagunek odola eman dute Zeberiok Bizkaiko odol emaileekin duen urteroko zitan

Martxoaren 2an, zapatuan, Bizkaiko Odol Emaileen Elkartearen autobusa heldu zen Zeberiora. Urtean behin egiten du geldialdia Zeberion eta hamabost lagun hurbildu ziren bertara odola ematera.

Urtean behin egiten du bisita odol emaileen autobusak Zeberiora / Z.U

Martxoaren 2an, zapatuan, Bizkaiko Odol Emaileen Elkartearen autobusa heldu zen Zeberiora. Urtean behin egiten du geldialdia Zeberion eta hamabost lagun hurbildu ziren bertara odola ematera. “Egun polita izaten da, lagunak elkartu eta mokadutxoa jaten dugu elkarrekin, odola eman eta gero”, diote bertaratutakoek. “Odola beharrezkoa da eta ezin da fabrikatu, giza odolak bakarrik salba ditzake pertsonak”, azaldu dute. Udal ordezkariek azaldu dutenez, “ohitura polita eta positiboa da Bizkaiko Odol Emaileekin dugun harremana. Urtean behin dator gurera eta gustatuko litzaiguke hala izaten jarraitzea. Horregatik zeberioztarrak animatu nahi ditugu odol emaileen autobusa datorrenean plazara hurbiltzera eta parte hartzera”.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak