→Zeberio

Programa | Sardina jana, pilota partiduak, pato lasterketa, kontzertuak… Ermitabarriko San Antonio jaietan

Ekainaren 13tik 16ra ospatuko dituzte Zeberion San Antonio jaiak. Iturripe Kultur eta Kirol Elkarteak eta Udalak lau eguneko egitarau zabala antolatu dute Ermitabarrin.

Ermitabarri auzoan ospatzen dituzte San Antonio jaiak / GEURIA

Ekainaren 13tik 16ra ospatuko dituzte Zeberion San Antonio jaiak. Iturripe Kultur eta Kirol Elkarteak eta Udalak lau eguneko egitarau oparoa antolatu dute Ermitabarrin. San Antonio egunez hasiko dira jaiak, izen bereko ermitan egiten duten ohiko mezagaz, nahiz eta txupinazoa biharamunean egingo duten. Besteak beste, sardina jana, herri bazkaria, erromeriak, elektrotxaranga eta dantza erakustaldiak antolatu dituzte igandera bitarte.

SAN ANTONIO JAIAK 2019, ERMITABARRI – EGITARAUA

Ekainak 13, eguena
12:30 Meza ermitan
13:00 Luntxa

Ekainak 14, barikua
18:00 Txupinazoa
18:30 Pilota partiduak
21:00 Sardina jana
21:30 Mugi Panderoa Erromeria Taldea

Ekainak 15, zapatua
12:00 Puzharriak eta umeentzako tailerrak
13:30 Poteoa
14:30 Herri bazkaria frontoian
16:00 Puzgarriak eta umeentzako tailerrak
18:00 Lurretik zerura (kutxen eskalada)
18:30 Boloak
19:30 Herri merienda + Aldats elektrotxaranga
22:00 Bidean erromeria
01:00 Txokolatada

Ekainak 16, domeka
12:00 Helduen pato lasterketa
12:15 Umeen pato lasterketa
13:30 Euskal Herriko Dantzak: Larragako Urnia Dantza Taldea (Nafarroa)
17:00 Mus txapelketa

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak