→Zeberio

Programa | Dena prest Zeberioko Santa Kurtzeko jaiak ospatzeko

Maiatzaren 3an eta 4an ospatuko dira Zeberioko Santa Kurtze auzoko jaiak.

Zapatu gabean Irrekoñozibles eta Satan Kurtze arituko dira Zeberion / Facebook

Maiatzaren 3an eta 4an ospatuko dira Zeberioko Santa Kurtze auzoko jaiak. Ohiko mezarekin ekingo diote festari, bariku goizean. Arratsaldean luntxa, tortilla txapelketa, parrillada eta albokariak izango dira, gabera arte. Zapatuan herri bazkariarekin ekingo diote jai egitarauari. Bertsolariek girotuko dute bazkalostea eta ondoren ume eta helduentzako jolasak izango dira. Askaria txokolatada herrikoiarekin egingo dute, Etxebarria trikitilarien musikarekin. Gabean kontzertuen txanda izango da: Irrekoñozibles eta Satan Kurtze Zeberioko punk-rok taldeak zuzenean arituko dira Santa Kurtzen.

SANTA KURTZEKO JAIAK 2019 – EGITARAUA
Maiatzak 3, barikua

12:00 Mezea eta erramu ohiturea. Ondoren, luntx girotua.
19:00 Txupinazoa
20:30 Tortillen aurkezpena
21:00 Sari banaketa, parrillada eta albokariak

Maiatzak 4, zapatua
15:00 Herri bazkaria (norberak etxetik dakarrenagaz). Ondoren, bertsolariak.
18:00 Jolasak ume eta helduentzat
19:30 Txokolatada
20:00 Trikitilariak, Etxebarria aita-semea.
22:00 Kontzertuak: Irrekoñozibles + Satan Kurtze

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak