→Zeberio

Programa | Berrikuntzaz beteta dator Zeberio Metal jaialdia

Ekainaren 22an, zapatuan, Zeberio Metal musika jaialdiaren seigarren edizioa ospatuko dute. Egun osoko egitaraua prestatu dute: kontzertuez aparte, paella eta argazki lehiaketak ere antolatu dituzte.

Auritz taldeak kontzertua eskainiko du Zeberion / Facebook: Auritz

Ekainaren 22an, zapatuan, Zeberio Metal musika jaialdiaren seigarren edizioa ospatuko dute. Egun osoko egitaraua prestatu dute: kontzertuez aparte, paella eta argazki lehiaketak ere antolatu dituzte.

Antolakuntzak dio “aurten baliabide gehiago eta hobeak” jarri dituztela; besteak beste, “eskenatoki handiagoa, musika eta argi ekipo potenteagoak eta hori guztia aurrera ateratzeko taldea sendoa” osatu dutela. Doako jaialdia da Zeberio Metal.

Zeberio Metal 2019 – EGITARAUA
Ekainak 22, zapatua
11:00 Argazki lehiaketarako izen ematea eta hasiera
12:00 Umeen jolasak eta paella lehiaketa
13:00 Mikel Bizar akustikoan
14:30 Paellen aurkezpena eta sari banaketa
Kontzertuak
17:30 Sinmas
19:00 Ready Aim Fire
20:30 Huts
22:00 Auritz
24:00 Budasam

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak