→Zeberio

Zeberioko San Antonio ermitaren eraberritzea aurkeztuko dute auzoko jaietan

Ermitabarri auzoko San Antonio ermita eraberritzeko obrak bukatu ditu maiatzean Zeberioko Udalak eta San Antonioko jaietan egingo dute honen aurkezpena.

San Antonioko ermita, Ermitabarri auzoan // Zeberioko Udala

Ermitabarri auzoko San Antonio ermita eraberritzeko obrak bukatu ditu Zeberioko Udalak.

Besteak beste, erretaula biak zaharberritu dituzte, zorua guztiz berritu dute, ermita barruko hormako harriak garbitu eta bistaratu dituzte, kanpoko burdin-hesia indartu dute eta amaitzeko ermitako sabaia eta  hesia bera margotu dituzte. Era berean, barruko zein kanpoko argiteria hobetu dute. Guztira 75.000 euro inguru inbertitu ditu Udalak obra honetan: 30.000 euro 2017an eta 45.000 euro 2018an.

Ermitaren eraberritzea ekainaren 13an, asteazkenez, inauguratuko dute, San Antonio jaien egitarauaren barruan.

Inaxio Perurena, jaietan

Ekainaren 8tik 13ra bitartean ospatuko dira San Antonio jaiak. Antolatu dituzten jardueren artean nabarmentzekoak dira Lurretik Zerura, kutxen eskalada ekainaren 9an eta Herri Kirolen emanaldia Inaxio Perurena eta Asier Pellejoren eskutik ekainaren 10ean. Jaietako egun nagusia ekainaren 13a izango da, San Antonio eguna.

SAN ANTONIO JAIAK 2019 – EGITARAUA

EKAINAK 8, ostirala

18:00 Txupinazoa

18:30 Pilota partiduak

20:00 Tortilla txapelketa

20:30 Sari banaketa

21:00 Sardina-jana

21:30 Parrapas erromeria

 

EKAINAK 9, larunbata

12:00 Puzgarriak eta tailerrak

13:30 Poteoa

14:30 Herri bazkaria

15:30 Plater tiroa

16:00 Puzgarriak eta tailerrak

18:00 Lurretik Zerura: kutxen eskalada

18:30 Boloak

19:30 Herri merienda

20:00 Elektro Txufla kaleko banda

22:00 Ou Mama!

01:00 Txokolatada

*80. hamarkadako jaia. Mozorrotu aro horretako jantziekin, hoberenak saria jasoko du

 

EKAINAK 10, igandea

12:00 Helduen Pato lasterketa

12:15 Umeen Pato lasterketa

13:30 Herri Kirolak: Inaxio Perurena eta Asier Pellejero

18:30 Kontzertua: Mamagigis

 

EKAINAK 13, asteazkena

12:30 Meza ermitan

13:00 Luntxa

Irakurrienak

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak

Geuria monografikoa | Basauriko Antzerki Eskolatik 'Handia' filmeraino PDF
|