→Zeberio

Programa | Musika, dantza eta jatekoa nagusi aurtengo Zeberioko Sandonietan

Abuztuaren 30etik irailaren 3ra bitartean ospatuko dira aurten Zeberioko jaiak.

Ermitabarriko jaiak ospatu zituzten ekainean / Geuria

Abuztuaren 30etik irailaren 3ra bitartean ospatuko dira aurten Zeberioko jaiak. Besteak beste, nabarmentzekoak dira Hesian taldearen kontzertua, Play Back lehiaketa, ‘Pirritx, Porrotx eta Marimotots‘ pailazoen antzezlana eta bakailao, patata tortilla eta paella txapelketak.

ZEBERIOKO JAIAK 2018 – EGITARAUA
Abuztuak 30, osteguna
18:30 Koadrilen jeitsiera Zubibarritik plazara
19:00 Txupinazoa
19:30 Umeen jolasak
21:00 EinGo taldea
21:30 Herri afaria. Afari ostean, EinGo taldearen emanaldia

Abuztuak 31, ostirala
11:30 Umeen parkea-puzgarriak
13:00 Kalejira herriko trikitilari gazteekaz
14:00 Apar jaia (bitsa)
15:00 Jubilatuen bazkaria
17:00 Jubilatuen Mus, Tute eta Briska txapelketak
19:00 Jokaldi taldearen kontzertua
23:00 Oxabi erromeria taldea

Irailak 1, larunbata
11:30 Txirrindulari martxa umeentzat: Ermitabarri-Ugao-Zeberioko plaza
11:30 Txu txu trena
13:00 Kalejira herriko trikitilari gazteekaz
14:00 Bakailao, patata tortilla eta paella txapelketak
18:00 Guretzat fanfarria
21:00 Play Back: erabiliko den abestia pendrivean udaletxean entregatu, abuztuaren 29ra arte
22:30 KONTZERTUAK: HdH rock taldea, HESIAN, Fritanga elektrotxaranga

Irailak 2, igandea
12:00 Kalejira txistulariekaz
13:00 Laura Orueren aldeko XIX. urteurreneko meza. Ondoren, Barauskarria
13:30 ETORKI dantza taldea
17:30 Zeberio eta inguruko gazteen txapelketa
20:30 ‘Euskaratzen’ antzerkia

Irailak 3, astelehena
12:00 Egurrezko jolasak ume eta helduentzat
13:00 Poteoa Koldo eta Unai trikitilariekaz
15:00 Indabak lagun artean
18:00 Pailazoak: Pirritx, Porrotx eta Marimotots. JAI AMAIERA

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak