→Zeberio

Bideoa | Bi pertsona zauritu dira bart Zeberioko baserri batean piztutako sutean

Auzotarrek ateratako argazkia / @BomberosBizkaia

Zeberioko Egia auzoko baserri batean piztu da sua astearte gaueko 21:30ean. Sutearen ondorioz, bi pertsona zauritu dira, 90 urte inguruko gizon bat eta bere alaba. Lekukoek GEURIAri esandakoaren arabera, 40 minutu pasa dira sua piztu zenetik gizona atera arte. Lehen unean, auzokideak saiatu ziren gizona ateratzen baina ezin izan zuten sutearen indarraren ondorioz. Gizona larri dago Gurutzetako ospitalean, eta alaba ez dute sartu behar izan.

Bi etxebizitza zituen baserria erre egin du suak, batik bat, eraikinaren ezkerreko aldea, egurrezkoa. Suhiltzaileak bertan eman dute gau osoa eta 8:00etan oraindik bertan zeuden. Basauriko eta Iurretako suhiltzaleak bertaratu dira.

Iazko otsailean ere baserri batek su hartu zuen Zeberion. Orduan, ez zen zauriturik izan, baserria erre arren, ezbeharraren unean ez baitzegoen inor bertan.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak