→Zeberio

Gazte bat hil da auto-istripuz BI-3524 errepidean, Zeberion

25 urteko mutil gazte bat hil da gaur goizaldean BI-3524 errepidean, Zeberion, bere ibilgailua galtzadatik atera ostean. Istripuan 22 urteko neska bat zauritu da eta Galdakao-Usansolo Ospitalera eraman dute.

Istripua 05:00ak inguruan gertatu da eta ibilgailua galtzadatik atera da. Bidaiarietako bat harrapatuta geratu da ibilgailuan eta suhiltzaileek atera behar izan dute. Osasun-zerbitzuek bizkortze lanak egin dizkiote gazteari, baina bertan hil da. Errepidea moztuta egon da bi noranzkoetan eta 06:15ean erreil bat ireki dute. Ertzaintzak ikerketa abiatu du, gertatutakoa argitzeko.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak