→Zeberio

Zeberioko Euskaltegian matrikulatzeko epea, irailaren 28ra arte

Zabalik da Zeberioko  Euskaltegian matrikulatzeko epea, irailaren 28ra arte. Izen emateak udaletxean egin behar dira, goizez.

Euskara ikasteagatik diru laguntzak ditu eskura Zeberioko Udalak. Hauen inguruko informazio gehiago eskuratzeko udaletxean dagoen Euskara Zerbitzura hurbiltzea duzu onena. Zeberioko Euskara Zerbitzuaren bulegoa ostiral goizetan bakarrik dago zabalik. Joan ezin dutenek diru laguntzen inguruko informazioa eskura dute www.zeberio.net webgunean.

 

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak