→Zeberio

Fruta-arbolak inausteko doako ikastaroa, Zeberion

Unai Onaindia fruitukultura teknikariak fruta-arbolak inausteko ikastaroa eskainiko du otsailaren 17an, larunbatez, Zeberion. Hain zuzen ere, sagarrak, kiwiak, madariak edota bestelako frutak inausteari buruzko hitzaldia emango du Onaindiak. Elkargunea 10:00etan izango da Zeberioko plazan.

Ikastaro hau Zeberioko Udalak eta Gure Indarra Zeberioko Jubilatuen eta Pentsionisten Elkarteak antolatu dute.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak