→Zeberio

Gorbeiara irteera antolatu dute Zeberiotik, Independentzia Eguna ospatzeko

hegouribe upo mendia 2015 independentzia eguna

Independetzia Eguna ospatzeko Independentistak Sareak Deiadar mendietara ibilaldiak antolatu ditu martxoaren 17an, larunbatez.

Independentzia Eguna Upo mendian, 2016an // Independentistak

Independetzia Eguna ospatzeko Independentistak Sareak Deiadar mendietara (Sollube, Oiz, Gorbeia, Ganekogorta, Kolitza) ibilaldiak antolatu ditu martxoaren 17an, larunbatez. Ildo berean, Zeberiotik Gorbeia mendira irteera antolatu dute. Herriko plazatik 09:15ean izango da irteera, 10:00etan Pagomakurren izango da hitzordua eta 12:00etan Gorbeiako tontorrean ekitalditxoa izango da.

Independentzia Eguna Larrabetzun

Martxoaren 18an, igandez, Independentzia Eguna ospatuko dute Larrabetzun, Independentistak Sareak eta Larrabetzuko herritar independentisten batzordeak bultzatuta. 11:00etatik aurrera egun osoko egitaraua prestatu dute: txistulariak eta trikitilariak (11:00), Euskal Estatua irudikatzeko mahai ezberdinak (12:00-14:30), ekitaldi instituzioanala (13:30), bazkari herrikoia (15:00), kultur emanaldia (17:30), ekitaldi nagusia (18:00), eta Inuntzo eta Belokirekin erromeria (18:30) izango dira.

Irakurrienak

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak

Geuria monografikoa | Basauriko Antzerki Eskolatik 'Handia' filmeraino PDF
|