→Zeberio

Hamabi orduko Zeberio Harana mendi martxa ospatuko da maiatzaren 12an

zeberio harana mendi martxa 2016 filckr austarri mendi taldea

Maiatzaren 12an, larunbatez, ospatuko da Zeberio Harana mendi martxa 18 urtetik gorakoentzako. 50 kilometroko ibilbidea du eta 3.300 metroko desnibela.

Zeberio Harana mendi martxa 2016an // Austarri Mendi Taldea. Flickr

Maiatzaren 12an, larunbatez, ospatuko da Zeberio Harana mendi martxa 18 urtetik gorakoentzako. 50 kilometroko ibilbidea du eta 3.300 metroko desnibela. Gehienez 300 partaide hartuko ditu jarduerak eta 07:00etan izango da irteera ordua udaletxeko plazatik. Ibilbidearen iraupena gehienez 12 ordukoa izango da.

Izena emateko epea zabalik dago maiatzaren 9ra arte. Interesdunak www.zirkuitua.com edo austarrimenditaldea.com web guneetan inskriba daitezke. Era berean, ibilaldiaren egun berean ere izena eman daiteke 06:00etatik 06:30era bitartean, baldin eta aurretiaz 300 plazak bete ez badira.

Federatuek 12 euro ordaindu behar dituzte eta federatuta gabekoek 15 euro. Egunean bertan, 15 eta 18 euro, hurrenez hurren. Euskal Herriko Iraupen Luzeko Ibilaldien Zirkuiturako baliagarria izango da.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak