→Zeberio

Abuztuaren 29tik irailaren 2ra ospatuko dituzte Zeberioko Sandoniak

Abuztuaren 29tik irailaren 2ra arte ospatuko dituzte Sandoniak Zeberion, eguenetik astelehenera.

Argazkian, iazko txupinazoa / Geuria

Abuztuaren 29tik irailaren 2ra arte ospatuko dituzte Sandoniak Zeberion, eguenetik astelehenera. Jai Batzordeak eta Udalak egitaraua zehazten duten bitartean, jaietako kartel lehiaketa jarri dute martxan. Ekainaren 28ra arte egongo da kartelen proposamenak aurkezteko aukera, udaletxean.

Bi kategoriatan aurkeztu daitezke lanak: lehena, umeena izango da. 14 urtera arteko bizilagunek parte hartu dezakete maila honetan eta parte hartzaile guztiek izango dute saria. Helduen kategorian, bestalde, 14 urtetik gorako bizilagunek parte hartu ahal izango dute. Kartelaren originaltasunaz aparte, “emakumeen eta gizonen arteko bazterkeria alboratu eta berdintasuna bultzatzen duen mezua” baloratuko du epaimahaiak. Karteleko testuak halabeharrez izan behar du: “Zeberioko Sandoniak 2019. Abuztuaren 29tik irailaren 2ra”. Irabazleak 70 euro eskuratuko ditu, 30 euro bigarren sailkatuak. Oinarri guztiak irakurtzeko, sakatu hemen.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak