→Zeberio

Montaño, Serantes eta Luzuerora mendi irteera, Austarri Mendi Taldearen eskutik

bizkaia montano serantes luzero 2018 mendi irteera ibilbidea

Otsailaren 25ean, igandez, mendi irteera antolatu du Austerri Mendi Taldeak, Montaño (319 metro), Serantes (451 metro) eta Luzuero (307 metro) gailurretara.

Montaño-Serantes-Luzero ibilbidea // Wikiloc

Otsailaren 25ean, igandez, mendi irteera antolatu du Austerri Mendi Taldeak. Hain zuzen ere, Montaño (319 metro), Serantes (451 metro) eta Luzuero (307 metro) gailurretara irteera antolatu dute (guztira, 15 kilometro). Era berean, beste aukera bat proposatzen dute Austarritik: Arena-Luzero-Pobeña ibilbidea (8 kilometro) egitea. Irteera 08:00etan izango da Zeberioko plazatik.

Irteeran parte hartu nahi duenak izena eman behar du otsailaren 22a baino lehen austarrimenditaldea@gmail.com helbide elektronikoan edo 665 735 054 – 656 415 597 telefono zenbakietan. Bazkideek 8 euro (nagusiak) eta 4 euro (umeak) ordaind behar dute eta bazkide ez direnek 10 euro (nagusiak) eta 5 euro (umeak).

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak