→Zeberio

Zeberioko herri kolonietan izena emateko epea zabalik, ekainaren 17ra arte

Zeberioko Udalak herriko udalekuetan izena emateko epea zabaldu du ekainaren 17ra arte. Bi talde bereizi ditu: txikienen taldeak (2007-2016 urteen artean jaiotakoak, biak barne) uztailaren lehen hamabostaldian egingo ditu udalekuak, herrian bertan, 10:00etatik 14:00etara, nahiz eta umeak 09:30etatik aurrera ere hartuko dituzten. Nagusien taldeak (2002-2007 urteen arten jaiotakoak), bestalde, ekainaren azken astean egingo du egonaldia, Cotorrioko aterpetxean (Abanto-Zierbena). Zeberion erroldatutako haur eta gazteek izango dute udalekuetan izena emateko lehentasuna eta lekuak bete arte jasoko dituzte izen emateak, udaletxean.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak