→Zeberio

Zeberio XTrem lasterketak BTT eta Trail modalitateak dakartza

zeberio xtrem 2016

Zazpigarren urtez antolatu dute Zeberio XTrem lasterketa eta bi modalitate izango ditu aurten ere: BTT eta Trail. Ekainaren 3an izango dira lasterketak.

2016ko Zeberio Xtrem lasterketa // Zeberio XTrem

Zazpigarren urtez antolatu dute Zeberio XTrem lasterketa eta bi modalitate izango ditu aurten ere: BTT eta Trail. Ekainaren 3an izango dira lasterketak 09:00etan hasita.

BTT modalitatea 09:00etan hasiko da eta hiru ibilbide ezberdin izango ditu: Xtrem (43 kilometro), luzea (31 kilometro) eta laburra (12 kilometro). Bestetik, Trail modalitatearen hasiera 09:30ean izango da eta 12,1 kilometroko ibilbidea du. Irteera biak Ermitabarrin izango dira.

Izena emateko epea, zabalik

Bi lasterketetarako izena emateko epea dagoeneko zabalik dago. Parte hartu nahi duenak izena eman behar du webgune honetan (Runedia) edo beste honetan (Herri Krosa). Maiatzaren 31a baino lehen izena emango dutenek 15 euro (BTT) eta 10 euro (Trail) ordainduko dituzte. Zeberio XTrem lasterketa egunean bertan ere izena eman daiteke: 20 euro (BTT) eta 15 euro (Trail) ordainduta.

Zeberio XTrem lasterketa Udalak eta Iturripe Kultur eta Kirol Elkarteak antolatzen dute elkarlanean, GarriBikes-en laguntzarekin.

Irakurrienak

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak