→Zeberio

Zeberioko Gazte Asanbladak topa egingo du bere laugarren urteurrena ospatzeko

Zeberioko Gazte Asanbladak (ZGA) bere ibilbidearen laugarren urteurrena ospatuko du ekainaren 20an.

Argazkia: Zeberioko Gazte Asanblada (Facebook)

Zeberioko Gazte Asanbladak (ZGA) bere ibilbidearen laugarren urteurrena ospatuko du ekainaren 20an. 17:00etan jarri dute hitzordua, poteoa egiteko eta haren ondoren, 18:30ean, brindisa egingo dute bertaratutako guztiek Gazte Asanbladaren lau urteak ospatzeko.

Gazteen arteko harreman gabeziari erantzutek

Zeberioko “bizitasun falta eta gazteen arteko harreman gabeziaren aurrean” jarri zuten martxan ZGA herriko zenbait gaztek 2015ean. “Momentuz astiro goaz baina txiri-txiri aurrera goaz. Indarragaz eta gogotsu gatoz, Zeberiori astinaldi bet emoteko gogoz”, diote Gazte Asanbladatik. “Gazte mugimendu autogestionatua” eraikitzea da taldearen helburua, “herrian aldaketa sortarazteko eta herritar guztiei zabaldutako ekintzak aurrera eramateko”. Herriko beste elkarteekin elkarlanean aritzeko asmoa azaldu du ZGA-k, baina “gure kabuz be hamaika proiektu eta ekintza bideratu nahi ditgu”.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak