→Zeberio

Zeberioko Gazte Asanbladako bi kide auziperatu dituzte, Gaztetxearen okupazioagatik

Zeberioko Urkiaga Txikerra Gaztetxearen okupazioan Ertzaintzak identifikatu zituen bi kide auziperatu ditu epaileak.

Zeberioko Gaztetxea / ZGA

Zeberioko Gazte Asanbladak jakinarazi duenez, Zeberioko Urkiaga Txikerra Gaztetxearen okupazioan Ertzaintzak identifikatu zituen bi kide auzitegira deitu ditu epaileak. Asanbladak jakinarazi duenez Zeberiokoak dira bi kideak eta abuztuan daude auzitegira deituak.

Zeberioko Gazte Asanbladak Zubialde ondoan dagoen Urkiaga Txikerra baserria okupatu zuen joan den ekainaren 20an, Gaztetxea bertan ezartzeko asmoz. Asanbladaren laugarren urteurrenaren egun berean egin zuten publiko okupazioa. Gazte mugimendutik diotenez, “baserriak urteak daramatza hutsik eta bere egoera ez da ona”. Auzolanean baserria biziberritzen aritu dira azken asteetan ZGAko kideak, “herritar ororen eskura egongo den aske-gunea eraikitzeko asmoz”. Zubialdetik Ermitabarrira bidean dago baserria, plazatik 10 minutura oinez.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak