→Basauri

Zuztarretatik Oinez Hego Uribeko herrietan

basauri brisketa 1962 udal artxiboa

Labayru Ikastegiak eta eskualdeko Udalek elkarlanean dihardute herri bakoitzeko ondare etnografikoa, lexikala eta etnolinguistikoa ikertzen.

2009. urtean sortu zen Zuztarretatik Ahora proiektua, Nerbioi-Ibaizabal bailarako herri-jakituria eta kultura tradizioa batu eta berreskuratzeko helburuarekin. Ekimen honen bi­tartez, eskualdeko ondare etnogra­fikoa (eguneroko bizimodua, lanbi­deak, ohiturak, olgetak, urte-sasoiei lotutako ekintzak eta errituak), on­dare lexikala (berbak, esaera zaha­rrak eta esamoldeak) eta ondare et­nolinguistikoa (kantak, ipuinak eta bertsoak) batu dira.

Zuztarretatik Ahora proiektua­ren barruan sartzen dira eskola-a­gendak, zabalkunderako webgunea eta kantak. Horiez gain, 2014an Zuztarretatik Oinez ekimena abian jarri du Labayru Ikastegiak, eskual­deko udal bakoitzaren Euskara zer­bitzuaren laguntzarekin. Ibilbide toponimikoak ekoiztean eta graba­tzean datza proiektua: jasotako iru­di eta informazioarekin ibilbideko mapak sortu, grafismoak landu eta bideoen edizioa burutzen dute.

BASAURIKO ETA GALDAKAOKO IBILBIDE TOPONIMIKOAK

basauri finaga santua artxiboa

Finaga auzoan santuaren prozesioa :: Artxiboa

Dagoeneko Basauriko eta Galda­kaoko ibilaldi toponimikoen bi­deoak aurkeztu dituzte. Bideoetan, ibilbidea erakustez gain, testigan­tzak txertatu dituzte eta inguruko lekuei buruzko informazioa ematen dute; hala nola, etxeak, bertako bizi­modua, gerrako kontuak eta burdina ateratzen zenekoa.

Basauriko ibilbide toponimikoa San Migelgo Nekazarien plazan hasten da. Arrigorriagako bide­tik abiatu eta Atxikorre eta Lu­zarra auzoetatik igarotzen da, Finagara heldu arte. Hemendik aurrera, bi aukera proposatzen dituzte. Alde batetik, Brisketatik aurrera, Malmasin mendiaren paretik, Basaurik eta Arrigorria­gak bat egiten duten ingurutik joanda; eta bestetik, Basauriko lurretatik irten barik, bide biek bat egin eta gero, Castilloren magalera heltzen da. Miren Beti, Iñaki Doba­ran, Patxi Ibarra, Luciano Ibarretxe eta Jose Luis Moja auzolagunen testigantzak biltzen ditu bideoak eta euren bizipenak kontatzen di­tuzte.

Galdakaoko ibilbidea, bestal­de, Kurtzeko plazan hasten da eta Errekalde, Altamira eta Elexalde auzoetatik igarotzen da. Auzoetako etxeen, bazterren, eraikin eta le­kuen, ohituren edo historiaren gai­nean hitz egin dute Luis Legarreta, Victor Bengoetxea, Justo Iraurgi, Kepa Artetxe eta Juan Cruz Asua herritarrek.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak