Gutunak

40 urtez, nazio bat independentziarako borrokan

etxebarri sahara munduaz blai sahara 2015

Saharako Errepublika Ara­biar Demokratikoa (RASD) 1976ko otsailaren 27an aldarrikatu zen Fronte Polisarioari esker. Polisario izena gaztelaniazko izen osoaren akronimoa da: Frente Popular de Liberación de Saguía el Hamra y Río de Oro. Luali Mustapha Sayed Fronte Polisarioaren funda­tzaile sahararrak bideratu zuen al­darrikapen hura.

RASDak 284.000 km2 ditu eta Marokorekin, Aljeriarekin, Mauri­taniarekin eta Ozeano Atlantikoa­rekin muga du. Baliabide natural propioak ditu eta petrolio eta gas potentzial izugarria duen herrial­dea da.

Saharar herrialdea espainiar kolonia izan zen, baina Madrileko Itunaren ondorioz Marokoren eta Mauritaniaren menpe dago. Geroz­tik, Saharar herriak borrokan dirau kolonialismo marokoarraren kontra. Munduko herrialdeen artean inork ez du Marokoren subiranotasuna Mendebaldeko Sahararekiko aitor­tzen.

Barne-arrazoiengatik Marokok Mendebaldeko Sahara indarrez hartu zuen 1975ean eta ordutik jarraitzen du arazo ekonomikoari, sozialari eta politikoari dagokionez gatazka erabiltzen iritziaren distrak­zio bezala. 40 urtez lurraldea ile­galki okupatu eta giza eskubideak urratzen ari da: Marokok Saharar eremuko baliabideak atzerriko en­presei eskaintzen dizkie, ustiapen horrek abantailak eman diezazkion legez kanpoko okupazio horri.

Indarrean hartzen den lurral­dearen anexioa ez da saritua izan behar. Oso kezkagarria da Nazio Ba­tuen (NBE) manipulazio saiakerak ikustea, bakea eta justizia lortzeko tresna gisa sortu zenean. Hala ere, Mendebaldeko Sahararen kasuan, oinarrizko eskubide bat urratzen ari da: autodeterminazioaren eskubi­dea, alegia.

Saharar gatazka munduko 90 herrialde baino gehiagok aitortzen dute eta datozen egunetan NBEko Segurtasun Kontseilua ekintza ho­rren inguruan mintzatuko da. Espe­ro dut zerbait berria eta bidezkoa izatea erabakia, saharar herriaren mesedetan. 40 urtez baldintza oso penagarrietan bizi izan da saharar herria Tindufeko errefuxiatuen kan­pamenduetan, eta okupatutako gu­neetan Marokoko agintarien zapal­kuntza jasan du.

 

SAID BON EDDA
Saharako herritarra

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak