→Hego Uribe

Berbalagunak sagardotegian!

Berbalagun Hego Uribe Basauri Galdakao Sagardotegia Ugao Zeberio Arrigorriaga
Sagardotegian / Hego Uribeko Berbalagunak

Urtero bezala, eta dagoeneko ez dakit zenbatgarrenez, Gipuzkoako sagardotegi batera joan gara Basauri eta Galdakaoko berbalagunok, AEK-ko ikasleekin batera. Egitaraua, ordea, inoiz baino oparoagoa izan da, ekintza AEKrekin elkarlanean antolatu dugu eta. Goizean goiz autobusa hartu eta 11:00etarako Astigarragako sagardoaren museoa ikusteko prest geunden irteerara animatutako 60 kideok. Kopurua hain handia izanik, hiru taldetan banatu behar izan gintuzten, giden azalpenak entzuteko. Eguzkiak gogoz kolpatzen zituen geure buruak, baina primeran ulertu genuen sagardoaren ekoizpena zertan datzan, eta, baita, “kiski”, “dolare” edota “kirikoak” bezalako hitz politak ikasi ere.

Alde teorikoa berehala uztartu zuten alde praktikoarekin, eta gure berbalagunak lanean jarri zituzten gidek. Hona hemen, Dabidek eta Hiartek kirikoak dantzan jarri behar izan zuteneko momentua. Ederto batean burutu zuten euren eginbeharrekoa, begiak gainetik kentzen ez zizkien gidaren erritmora. Haizerik ez zebilen, eta  eskertu egin genuen museoaren barruko tartea. Sagardoak historian izan duen pisuaz aritu ziren  hasieran, eta dastaketa egin genuen ondoren.

Berbalagun Hego Uribe Basauri Galdakao Sagardotegia Ugao Zeberio Arrigorriaga

Berbalagun Hego Uribe Basauri Galdakao Sagardotegia Ugao Zeberio Arrigorriaga

Berbalagun Hego Uribe Basauri Galdakao Sagardotegia Ugao Zeberio Arrigorriaga

Berandu, baina dastatzaile profesionalen plantak egin ostean, eztarriak freskatu genituen, azkenean. Eskerrak!

Aurten, inoizko planik osoena izan dugula aipatu dugu lehen, eta, neurri handi batean, AEK-k kontratatutako bertsolariei esker izan da. Fredi Paiak eta Arkaitz Estiballesek girotu zuten bazkaldu aurreko poteoa, bertsoz zein kantuz, eta eguneko momenturik dibertigarrienak izan zirela esan daiteke. Primeran pasatu genuen denok, batez ere, ondoko lagunari jo ziotenean adarra.

Eta poteoan primeran pasatu bagenuen, txotx egiteko momentuan, zer esanik ez! Talde ezberdinetako kideek elkar ezagutzeko aukera paregabea ematen du sagardotegiak, eta halaxe egin dugu aurten ere. Ez dakigu museoan jasotako aholkuak baliatuko zituen baten batek, baina ez ginen denbora luzez mahaian jarrita egon, behin eta berriro altxarazten baikintuen txoooooootx oihuak.

Andoaingo Gaztañaga sagardotegian oso gustura egon ostean, Hernanira jo genuen, ohikoa den bazkalosteko poteoarekin jarraitzeko. Hortik aurrerako argazkirik ez dugu jarriko, badaezpada. Kar, kar, kar!

Irakurrienak

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak

Geuria monografikoa | Basauriko Antzerki Eskolatik 'Handia' filmeraino PDF
|