→Galdakao

Bi urte Hodei Egiluzen zain

galdakao hodei egiluz eskultura anberes 2014

Hodei Egiluz desagertu zela bi urte beteko dira urriaren 19an. Koro Diaz bere amak gutun hunkigarria idatzi dio. 2013ko urriaren 19an desagertu zen Hodei Galdakaoko bizilaguna Anberesen (Belgika). Ordutik bilaketak aurrera darrai.

Hona hemen Koro Diazek Hodei Missing atarian irailaren 30ean idatzitako gutuna:

Kaixo, Hodei:
Hemeretzi egun barru bi urte beteko dira Skype bidez zure azkenengo hitzak entzun nituenetik: “Bi egun barru etxean!”. Dagoeneko bi urte igaro dira eta oraindik ez dut lortu zu aurkitzea. Bidea korapilatsua ari da izaten, oztopoz betea, baina EUTSI, AURKITU EGINGO ZAITUT! Egunen batean oztopoak hauts bilakatuko dira, bidea samurtuko da eta zu besarkatuko zaitut.

Hodei, ez dakit non zauden, baina badakit berriro elkar ikusiko dugunean ikaragarria izango dela. Egun hori iritsiko da, ez dakit noiz. Atsekabeak eta minak kontsumitu ez gaitzan espero dut eta zu aurkitzeko indarrak izan ditzagun borrokatuko dugu.

Zure zain.

Maite zaitut,

Ama.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak