Gutunak

Dorretxea Herriko Taberna, Ugaoko “kulturgune nagusia”

ugao dorretxea herriko taberna 2017 30 urte bazkaria

Asteburu honetan Ugaoko Dorretxea Herriko Tabernak bere 30 urteko ibilbidea ospatu du. Abertzale eta ezkertiar taldeak biltzeko eta lan egiteko gunea izateaz gain, badu bere txoko funtzioa ere lagun-taldeek bere otorduak egiteko.

Asteburuan ospatu dute Dorretxea Herriko Tabernaren 30. urteurrena // Dorretxea

Asteburu honetan Ugaoko Dorretxea Herriko Tabernak bere 30 urteko ibilbidea ospatu du. Abertzale eta ezkertiar taldeak biltzeko eta lan egiteko gunea izateaz gain, badu bere txoko funtzioa ere lagun-taldeek bere otorduak egiteko.

Duela bi urte auzolanean lokalaren berritze itzela egin genuen, eta funtzionamendua zein eskaintza suspertuz, Ugaoko kulturgune nagusi bihurtu da, hilabetero hainbat kontzertu emateaz gain hortxe dira dokumentalak, hitzaldiak, liburu aurkezpenak, monologoak, ikastaroak, liburu azokak edo eskualdeko proiektu berriztatzaileak.

30. urteurren honetan, Orkresta elektrotunak herri osoa ondo alaitu ostean, 96 lagunek eurek atondutako bazkaria egin zuten, hasierako militante sortzaileak eta urte hauetan guztietan langile izen diren guztiak omenduz. Nafarroa Kanta taldeak bazkalosteko musika eta karaokea bideratu zuen.

Gora