Quantcast

Hemeroteka

Orbelak airez aire

Orbelak airez aire gida di­daktikoa eta kanta bildu­mea aurkeztu dabe gaur Basauriko udaletxean. Ekitaldian Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura Sai­leko Euskara zuzendari Miren Do­baran izan da, eta beragaz batera, Basauriko alkate Andoni Busquet, Labayru Ikastegiko Adolfo Arejita, Juan Carlos Irizar Galdakaoko Udal Bandako zuzendaria eta Bixente Zelaia informatzailea. Aurkeztutako materiala Zuztarretik ahora! proike­tuaren barruan dago. DVD

Beatles taldea protagonista Basaurin Bagilean

Erakusketa monografiko bat, 11 pelikulen proiekzinoa eta Liverpooleko taldea imitetan dauen banda baten kontzertua izango dira bagilaren 2tik 13ra bitartean. Bagilaren 2tik 13ra bitartean, Ibaigane kultur etxeak Beatlesen historiari buruzko erakusketa bat hartuko dau. Bertan, taldeagaz zerikusia daben diskoak, liburuak, kartelak, argazkiak, tazak, edontzi-azpikoak eta beste objektu batzuk, guztiak bildumazale batenak, ikusteko aukerea egongo da.

Top