Hemeroteka

Beatles taldea protagonista Basaurin Bagilean

Erakusketa monografiko bat, 11 pelikulen proiekzinoa eta Liverpooleko taldea imitetan dauen banda baten kontzertua izango dira bagilaren 2tik 13ra bitartean.

Bagilaren 2tik 13ra bitartean, Ibaigane kultur etxeak Beatlesen historiari buruzko erakusketa bat hartuko dau. Bertan, taldeagaz zerikusia daben diskoak, liburuak, kartelak, argazkiak, tazak, edontzi-azpikoak eta beste objektu batzuk, guztiak bildumazale batenak, ikusteko aukerea egongo da.
Bagilaren 7an, bestalde, Dolly John Lennon & The Plastic Clono Band talde espainiarrak, Beatles taldea imitau eta euren kantua klasikoak interpretetan dituanak, kontzertua emongo dau Ibaigane kultur etxean.

Horrezaz gan, gaurtik bagilaren 13ra arte, The Beatles taldeak eta euren diskografia ardatz dituen 11 pelikula eta dokumental doban eskainiko ditue Basaurin.

Bizkaie!
Pil-pilean
2008ko ekainaren 6an

Gora