Sareak

Azal-ilustratua

Arretxe eta Touré

|

dani maiz 2017 arretxe eta toure

☉ Hego Uribe

Etxerreko putzua / Fauna hezeguneetan / Animalien zerrenda

Zein animalia daude Etxerreko putzuaren bueltan? Zingira berreskuratuz gero, zein animalia bizi edo gerturatu daitezke? Desagertzeko arriskua dagoen espezieren bat berreskuratzeko balio dezake? Galdera horiei erantzunez, ikerketa-txostenei eta orrialdeotan ageri diren adituen galdetu diegu. Honakoak dira animalietako batzuk.

|

Zein animalia daude Etxerreko putzuaren bueltan? Zingira berreskuratuz gero, zein animalia bizi edo gerturatu daitezke? Desagertzeko arriskua dagoen espezieren bat berreskuratzeko balio dezake? Galdera horiei erantzunez, ikerketa-txostenei eta orrialdeotan ageri diren adituen galdetu diegu. Honakoak dira animalietako batzuk.

Martin arrantzalea
Alcedo atthis

Euskal Herrian urte osoan ikusten dira martin arrantzaleak, baina neguan populazioa handitu egiten da. Aintzira, padura, ibai eta erreketan aurkitzen da baina gizakiak egindako urtegi, ubide eta askatan ere ikus daiteke. Hegazti koloretsua da. Burua, bizkarra eta buztana urdinak ditu, eta luma batzuek distira metalikoa dute. Azpialdea, berriz, laranja bizia da. Buruan eta eztarrian kolore zuriko lerro batzuk ere baditu. Euskaraz zenbait izen ditu txori honek: (Ur)markinete, (Ur)martinete, Aniltxori, Endari-txori, Errekatxori, Kulaberde, Markiñota, Martin-polit, Martin arrantzale, Martintxo, Martintxori, Sanmartintxo, Ur-makinista, Ur-martin, Ur-mikelete, Urtxori…

Hegoaldeko zuhaitz-igela
Hyla meridionalis

Euskal Herriko, Frantzia hegoaldeko eta Iberiar Penintsulako hezeguneetan bizi da, inguruko urmael eta putzu iraunkorren eta errekatxoen ertzetan diren landare ugariz estalitako tokietan, batez ere, sasi, sahats, lezka eta karizeak eta beste formazio batzuk diren tokietan. 1996. urtetik dago EAEko Espezie Mehatxatuen Katalogoan eta Euskal Herrian desagertzear dagoen espeziea da. Gaur egun Mendizorrotz mendira eta Hazparnera mugatuta daude gelditzen diren populazioak. Hala ere, Etxerreko putzua berreskuratuko balitz, toki aproposa izango litzateke bertan bizitzeko.

marra gorridun burruntzia
Sympetrum striolatum

Europako libelularik ohikoenetako bat da, uretako eremu askotan agertzen dena, baina, hazkuntza-eremu bezala, ur bareak nahiago ditu, urmaelak eta lakuak kasu. Burruntzi txiki hori habitat mota askotan dago, hala nola, aintziretan, urmaeletan, ubideetan eta ibai geldoetan. Askotan sorgin-orratzekin nahasten dira, antzeko itxura dutelako: burruntziak gorputz handikoak eta hegaldi azkarrekoak dira, eta sorgin-orratzak argalagoak eta delikatuagoak.

Sorgin-orratza
enallagma cyathigerum

Burruntzien antzekoak dira, baina, pausaturik daudenean, sorgin-orratz helduek atzerantz oblikuoki bertikalean biltzen dituzte hegoak. Burruntziek, berriz, ez dituzte biltzen eta horizontalean jartzen dituzte. Garrantzi handiko elementuak dira ur gezetako ekosistemetan. Izan ere, bizitza osoan zehar harrapakariak direnez, zeregin erregulatzaile galanta dute biotopo horietako ornogabeen populazioa gobernatzen, eta aldi berean harrapakin izanik, katea trofikoen goi-mailetako animalien elikagai ere badira. Hortaz, txitxi-burruntzi eta sorgin-orratzak ekosistemaren osasunaren adierazle onak dira, beroriek egotea ur gezetako faunaren aberastasun-indizea delarik.

Apoarmatu istizalea
Emys orbicularis

Euskal Herriko uretan ikus daitekeen dortoka bat da. Ur geldietan eta hareazkoak eta belartsuak diren hondoak dituzten ibaien meandroetan bizi da. Orojalea da, baina intsektu, har, molusku eta arrain txikiak jaten ditu batez ere. Luzaroko bizitza dute: alegia, 100 urte baino gehiago bizi daiteke. Helduen oskola zapala 20-30 zentimetrokoa izaten da, obalo formakoa. Orokorrean, emeak arrak baino handiagoak dira.

apo lasterkaria
Epidalea calamita

Eurite edo desizozteen ostean sortutako putzuak, urmaelak edota hezeguneak erabiltzen ditu arrautzak erruteko. Apo lasterkaria ilunabarrekoa eta gautarra da baina sasoi euritsuetan eta araldian zehar egunez ere azaltzen du aktibitatea. Apo lasterkari helduek 60-70 milimetroko luzera dute eta bizkarraren erdian marratxo hori bat dute. Batez ere, intsektu, zizare eta narrasti txikiez elikatzen da. 15 urte arte bizi da.

Koartza hauskara
ardea cinerea

Koartzak ohikoak dira Euskal Herriko hezegune askotan —barnealdekoetan zein kostaldekoetan—. Ura dagoen edozein ingurutan bizi daiteke hegazti hau. Bere elikagai nagusiak urtarrak edo erdi-urtarrak direnez (arrainak eta anfibioak batez ere), padura, urmael, erreka eta ibaietan ibili ohi da normalean. Euskal Herrira negua igarotzera etortzen dira gehienak, baina badira urte osoa hemen igarotzen dutenak ere. Euskal Herrian bizi diren koartzen artean daude, besteak beste: koartza hauskara (ardea cinerea), koartza gorria (ardea purpurea), koartzatxo txikia (egretta garzetta) eta koartzatxo itzaina (bubulcus ibis). Hegazti hauek koartza, gartza edo amiamoko izenez ezagutu izan dira euskaraz, baita lertxun edo lertsun izenez ere (izen okerra).

bisoi europarra, ur-ipurtatsa
Mustela lutreola

Galzori larrian dagoen animalia da, eta haren populazio bideragarri bakarrak Euskal Herrian, Errioxan, Burgosen eta Frantziako Landetan daude. Bizkaian, besteak beste, Ibaizabal eta Nerbioi ibaietan ikusi da. Ibaietan, erreketan, aintziretan, inguru zingiratsuetan, ubideetan, paduretan eta kostaldeko inguruetan bizi izaten da. Batez ere jarduera gauekoa eta ilunabarrekoa du. Haragijalea da eta batez ere arrainak, ugaztun txikiak eta hegaztiak jaten ditu, baita anfibioak, narrastiak eta intsektuak ere.

Osorik irakurri

☉ Hego Uribe

Gabon gutuna / Olentzero eta Maridomingi / Geuria 2019

|

Olentzeroren eta Mari Domingiren etxeko helbidea duen gutuna prestatu dugu Geurian. Idatzi eta zuzen-zuzen helduko zaie. Hego Uribe eskualdeko ume guztiek ahaztu ez dezaten gabon gutuna idatzi behar dela eta Basoko bidea 24 helbidera bidali, Olentzero eta Mari Domingi jaso dezaten.

Paperezko edizioan argitaratu dugu gutuna, baina ezin izan baduzu paperezkoa hartu, hemen duzu digitalean: orrialde bat bi aldeetatik inprimatu, marretatik moztu eta hortxe gabon-gutuna. Eta gogoratu, oparirik ederrenak, ondoan ditugunak!

Osorik irakurri

Azal-ilustratua

Iritzia / Abusuen terminologiari buruz

Adingabeen kontrako indarkeria. Gai honekiko belarriprest gara? Ahobizi? Indarkeria honi buruz oso gutxi eta oso maltzurki hitz egin ohi da, bai ukatuz, bai zalantzak agertuz, portaera sexuala balitz.

|

Adingabeen kontrako indarkeria. Gai honekiko belarriprest gara? Ahobizi? Indarkeria honi buruz oso gutxi eta oso maltzurki hitz egin ohi da, bai ukatuz, bai zalantzak agertuz, portaera sexuala balitz. Gainera, halako oso kasu gutxi dira publikoki agertu eta salatzen direnak.
Umeak babestu eta erasotzaileak gelditu nahiko balira legedian ez zen izango preskribitzearen kontua, ez hamar urtetan, ezta berrogei urtetan ere. Egunotan, hau da eztabaida: preskribitu behar dute, bai ala ez?

Nire ustez, abiatu moduan, ez legoke gaizki, legedian, komunikabideetan, instituzioetan eta ahalik eta esparru gehienetan eraso mota hauetaz hitz egiteko modua aldatu behar da. Zeinek pentsa lezake jaietan bost mutilek neska bat bortxatzea edo ume batek teorian konfiantzazko heldu batengandik intimitatean erasotua izatean, jarrera horiek “portaerak sexualak” direla? Botere indarkeria, matxismoa eta lizunkeria erabil dezagun, ez sexualitatea.

Sexologiaren arloan kontzeptuak argiak dira: alde batetik, eraso sexuala terminoa darabilgunean neska edo mutila izateagatik egiten diren erasoak lirateke. Bestetik, sexualitatea izaera eta afektua adierazten ditu. Hortaz, arestian aipatutako abusu horiek indarkeri matxistatik gertuago dauden adierazpenak dira, eta ez sexualitatearekin lotutakoak.

Esperientzia traumatikoak dira, baina horiek ere gaindi daitezke: “Ez gara papin apurtuak, nire kasuan aitaren maltzurkeriaz jakitun izanda, etxetik alde egitea eta nire bizitza nirea egiten hasi nintzen”, esan zuen bere aitaren erasoak jasan zituen emakume batek. Isiltasuna apur dezagun! Nik sinesten zaituztet.

DANI MAIZ Azal-ilustratua. Adingabeen kontrako abusuak

Osorik irakurri

Azal-ilustratua

Hezkuntza greba

2017ko abenduaren 12ko greba orokorra hezkuntzan. Dani Maiz egilearen azal-ilustratua.

|

ilustrazioa dani maiz 2017 abendua hezkuntza greba

Osorik irakurri

Azal-ilustratua

Bonbardaketak

Bonbardaketak. Dani Maiz egilearen azal-ilustratua.

|

azalilustratua dani maiz 2017 ale berezia bonbardaketak

Osorik irakurri