Azal-ilustratua

Iritzia | Abusuen terminologiari buruz

Adingabeen kontrako indarkeria. Gai honekiko belarriprest gara? Ahobizi? Indarkeria honi buruz oso gutxi eta oso maltzurki hitz egin ohi da, bai ukatuz, bai zalantzak agertuz, portaera sexuala balitz. Gainera, halako oso kasu gutxi dira publikoki agertu eta salatzen direnak.
Umeak babestu eta erasotzaileak gelditu nahiko balira legedian ez zen izango preskribitzearen kontua, ez hamar urtetan, ezta berrogei urtetan ere. Egunotan, hau da eztabaida: preskribitu behar dute, bai ala ez?

Nire ustez, abiatu moduan, ez legoke gaizki, legedian, komunikabideetan, instituzioetan eta ahalik eta esparru gehienetan eraso mota hauetaz hitz egiteko modua aldatu behar da. Zeinek pentsa lezake jaietan bost mutilek neska bat bortxatzea edo ume batek teorian konfiantzazko heldu batengandik intimitatean erasotua izatean, jarrera horiek “portaerak sexualak” direla? Botere indarkeria, matxismoa eta lizunkeria erabil dezagun, ez sexualitatea.

Sexologiaren arloan kontzeptuak argiak dira: alde batetik, eraso sexuala terminoa darabilgunean neska edo mutila izateagatik egiten diren erasoak lirateke. Bestetik, sexualitatea izaera eta afektua adierazten ditu. Hortaz, arestian aipatutako abusu horiek indarkeri matxistatik gertuago dauden adierazpenak dira, eta ez sexualitatearekin lotutakoak.

Esperientzia traumatikoak dira, baina horiek ere gaindi daitezke: “Ez gara papin apurtuak, nire kasuan aitaren maltzurkeriaz jakitun izanda, etxetik alde egitea eta nire bizitza nirea egiten hasi nintzen”, esan zuen bere aitaren erasoak jasan zituen emakume batek. Isiltasuna apur dezagun! Nik sinesten zaituztet.

DANI MAIZ Azal-ilustratua. Adingabeen kontrako abusuak

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak