Zutabeak

EGA, ezina ekinez egina

Duela denbora luze EGA azterketak garrantzi handia hartu zuen Euskal Autonomia Erkidegoan, izatez, euskara maila ziurtatzeko titulu moduan sortu izan zuten, euskaldun guztion artean euskara bateratzeko eta erabiltzeko nahian. Alta, euskara erabiltzen dugunok azterketa horren helburua hori dela uste dugu? Zenbatekoa da proba horren gaindituen kopura? Badauka zer ikusirik norberaren hezkuntza ibilbideak tituluak lortzeko orduan? Eta borondatez edo behartuta aurkezten gara? 2016an batutako datuen arabera, EGA azterketara aurkeztutako ikasleetatik, bakarrik % 25ak lortu zuen titulua eskuratzea. Zergatik ote da hain portzentaia murriztua?

Arazoak edo arrazoiak askotarikoak izan daitezke. Batetik, probaren zailtasunari begira, ezagutza oso orokorrak hartzen dituzte kontuan. Agian, arazo nagusiena aurkeztutako pertsonen prestakuntza ere izan daiteke. Portzentaia baxu horien artean badaude oso prestatuta joaten direnak, baina azterketa ikusteagatik joaten direnak ere bai, hau da, euren euskara maila ezagutu nahi dutenak; halaber, azterketa luzeegia izatea ez da lagungarria.

Arazoak arazo, azterketa horien portzentaia baxua bada ere, kontuan hartu beharko genituzke azterketaren zuzenketa irizpideak. Datuek esaten digute azterketak moldatu behar direla, esaterako, eskertzekoa izango litzateke frogaren atalen bat gordetzea hurrengo deialdi baterako eta ikasteko ibilbidea kontuan hartzea.

Neurri berean, egoera ekonomikoak paper garrantzitsua jokatzen du euskara titulu hau lortzeko eta honek “titulitisa” sortzen du. Krisi ekonomikoa dela eta, lanpostu on bat lortzeko formakuntza gehiago eskatzen digute eta horrek titulu gehiago eskuratzera behartzen gaitu, hau da, lehia ikaragarria dago lanpostu bat lortzeko. “Titulitis” hori lanpostuek sortutako egoera da eta ikasleok ez gara horren errudun. Oro har, aipatutako guztiagatik, EGA azterketa gaur egungo garaietara moldatzea egokiena irudituko litzaiguke. Sistemak kolokan jartzen baititu euskaraz gogoz jardun nahi dutenak, motibazioari modu ezkorrean eraginez. Adibidez: mendira behartuta doazen umeek ez dute gustura egiten bidaia, baina ingurunean daukatena maitatzen ikasten dutenean, tontorrera ailegatzen dira nahigabe, hori lortzeko indarra ateratzen dute eta bidea benetan disfrutatzen dute.

Ondorioz, euskara behar bezala ikasi eta eraman arren, euskara maitatu behar dugu, izan ere, “gogoko tokian aldaparik ez”.

Pedro Barquin, Helena Del Rio, Ander Garcia, Janire Garcia, Marta Llaguno, Naiara Martinez, Alejandro Perez, Lander Viguera, Naiara Santamaria, David Santaren, Patricia Rodero

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak