Zutabeak

Euskalgintza: Elkarlana eta elkarrizketa

Eskualdean euskarak bizi duen egoeraren gaineko iritzia emateko eskatu zaidanean, zer mezu kaleratu nahi dudan pentsatzen ibili naiz. Euskalgintzan aritzen garenoi gutxi iruditzen zaigu euskararen alde egiten den / dugun guztia.

Izan ere, inguratzen gaituzten arazoak zerrendatzeko, txiki geratuko litzaiguke orrialdea. Hala ere, azken urte hauetan, baikor izateko arrazoiak azpimarratu behar ditugu, lanari ekiteko, indarra eta adorea ematen baitigute. Egia esanda, ez gaitun/k lehengoak; dena den, definizio bat(zuk) errepasatu beharrean gaude.

EZIN DUGU ONTZAT EMAN EKITALDIAK ANTOLATZEA SOILIK. GURE ARTEKO ELKARRIZKETA BEHARREZKOA DA EUSKALGINTZA

1.- Euskaldunon komunitatea trinkotzeko / sustatzeko / saretzeko lan egiten duen lagun multzoa: elkarteak, norbanakoak, administrazioak… 2.- Antolatzen diren hamaika ekitalditara joaten direnak (adibidez, Kantuka: Basaurin, San Migelen, Arrigorriagan, Ugaon…). 3.- Martxan dauden programetan parte hartu eta jarrera aktiboa izaten dutenak (Berbalagun egitasmoak Basaurin, Galdakaon, Etxebarrin, Arrigorriagan, Arrankudiagan, Zeberion, Ugaon, Arakaldon). 4.- Eskualdeko udaletako gestoreak inplikatzen dituztenak eta ELKARLANean aritzeko proposamenak egiteaz arduratzen direnak (Galdakaon, Basaurin: Euskararen Aholku Batzordea) eta, hoba ez, 5.- Beroietan erabakien segimendua egiten dutenak. 6.- Herrigintzan egindako lan onaren ondorioz, sortutako ekintza jendetsuak aurrera ateratzen laguntzen dutenak (Korrika, Basaurin Be Bagara…).

Beraz, horietako zenbatetan kokatzen duzue zeuen bu- rua? Izan ere, ezin dugu ontzat eman ekitaldiak antolatzea soilik. Hainbat antolatzen dira, baina eragina handiagoa izan dadin, guztiz beharrezko da eragileen arteko koordinazioa eta elkarlanerako prestutasuna. Zer lortu nahi dugu? Zein denbora tartetan? Zer baliabide esleituko zaio? Nork du burutzeko ardura? Emaitzen balorazioa? Galdera hauen guztien erantzun eraginkorra lortzeko, oinarrizko tresna zera da: ELKARRIZKETA.

EUSKARA EZ DA URTEAN BEHINGO EKITALDIETAN PRAKTIKATZEKO EDO ESKOLETAN GORDETZEKO

Orain arte, betiko diskurtsoetako bat baino ez da egindakoa… Baina, zuek, BAI, ZUEK, pentsatu duzue zer egin dezakezuen aipatutakoak aurrera eramaten laguntzeko? Erantzuna erraza da: PARTE HARTU. Beste euskaldunekin eta euskalduntzeko bidean daudenekin BERBA egin, Basaurin Be Bagara arrakastatsuan parte hartu, nahi duzun kalejiran. Social, Lonbo Areto, Torrezabal eta abarretan antolatzen direnetara joan. Galdakaon abenduaren 3an eta Basaurin martxoan antolatuko diren Mintzodromoetan parte hartu. Korrika 19 badator!

Altxorra badaukagu, baita ondorengoei transmititzeko erantzukizuna ere. Euskara ez da ikastetxeetan gordetzeko edo urtean behingo ekitaldietan praktikatzeko. Eta horretan, ezinbestekoa da elkarteok eta administrazioek batera jardutea, euskararentzako funtzio guztiak eskuratzeko eta eguneroko hizkuntza bihurtzeko. Hortaz, ez zaitezte kanpo gera, ZAIN GAUZKAZUE! ZATOZTE EUSKARARA!

Gora