Zutabeak

Euskarabila 1996-2016

basauri euskarabila 1996 2016 20 urte

1996. Gogoratzen orain hogei urteko Basauri? Hau irakurtzen ari zareten askok ez zenuten ezagutu ere egingo. Jakizue euskaldunak %15,4 besterik ez ginela, %67,6 erdaldun elebakarren artean sakabanatuta.

1996. Gogoratzen orain hogei urteko Basauri? Hau irakurtzen ari zareten askok ez zenuten ezagutu ere egingo. Jakizue euskaldunak %15,4 besterik ez ginela, %67,6 erdaldun elebakarren artean sakabanatuta. Baina hor geunden, bizitzeko gogoz, eta ito ez gintezen, elkartu eta Euskarabila sortu genuen: Basauriko euskaldunon elkartea.

Adin, lanbide, ideologia, kolore zein gizarte-esparru guztietako euskaldunok topagune bat izatea genuen helburu: elkar ezagutu eta euskaraz bizitzea ahalbidetuko zigun gune bat sortu, basauriarrak euskarara erakarri, ikasten ari zirenei erabilera eremuak eskaini. Horrela ekin genion 20 urteotako jarduerari mota askotako ekimenak bitarteko.

Beti ez da erraza izan: tirabira eta gaizki ulertuak, garai zailak izan dira. Hala ere, bide horretan guztian elkarlana sustatu dugu, euskararen biziraupena guztion ardura delako, guztion artean lortuko dugulako Basaurin euskaraz bizi ahal izatea.

Zorionez, gauzak asko aldatu dira. Basaurin 2011n erdaldun elebakarrak %49,5 ziren. Euskalgintza ere asko aldatu da eta Euskarabilak jakin du aldaketa horietara egokitzen. 2012an abian jarritako Basaurin Be Bagara ekimena izan zen in exio puntu, garai berrien erakusleiho. Elkarlana ardatz, egin baino eragin egin nahi dugu, hizkuntza ohitura aldaketan bidelagun izan. Gaur Basaurin edozein arlotan euskaraz egin daitekeela erakustera gatoz, 20. urteurreneko ekitaldietan ikusten den moduan.

2016ko ekaina heldu da uda usaina dakarrela, laster oporrak hartuko ditugu; baina, indarberrituta itzuliko gara, gogotsu, erronka berriekin: Basaurin euskaldunak asko garelako, herriko bizimoduaren esparru guztietan gaudelako, euskaraz bizi nahi dugulako eta guztion artean lortuko dugulako. Izango zara gure bidelagun?

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak