Zutabeak

Gabonak familian

Gabon garaiko usainaren gozoa! Oroitzapenen zurrunbiloa biziberritzen duen hauspoa! Urtero, konturatu gabe, txikitako sasoietara eramaten nauena!

Usain hori barruntatzen dudanean, etxeko gizonak, aitita, aita eta neba gaztea afaria prestatzeko beharrezkoak ziren generoen zerrenda egiten ikusten ditut, azokara joaten erosketak egitera, amantala bana jantzi eta sukaldean orduak eta orduak ematen, mahaia mimo handiz atontzen. Baina, gehien oroitzen dudana zera da, gizonek lanean ziharduten bitartean, amak eta biok elkarrekin ematen genuen arratsaldea! Olentzero egunerako azkenengo kontuak erosten, eta, urte askoan egin eta egingo genuen tradizioari jarraituz, Klaudioneko txokolatea eta pasteltxoak! Sekula jan ditudan pasteltxorik goxoenak!

Horrela gogoratzen ditut txikitako Gabonak. Orain, aitita eta aitaren faltan, neba gaztearen etxean ospatzen ditugu Gabonak. Nebak, senarrak eta iloba Jokinek daukate hartuta ardura. Ama, koinata, gure alaba eta laurok azkenengo erosketak egitera joaten gara, eta, txikitako usadioari eutsiz, Klaudionean amaitzen dugu, arratsalde guztia dendaz denda ibiltzeak eragiten duen nekea arintzeko.

Nik laneko arduretatik aldentzeko baliatzen ditut Gabonak. Gainera, familia giro ederrean egoteko parada eskaintzen du; lagunekin parrandan ibiltzeko aukera paregabea da, biharamuneko zereginen ardurarik izan gabe. Eta, zenbat gauza, kontu eta ekitaldi primeran pasatzeko! San Tomasera joan, taloa jan eta txakolina edan. Gabon gauaren bezperan auzoko emakume taldearekin batera Olentzeroren irudiaren inguruko kantak. Urte Zahar gauaren osteko parranda lagun kuadrilarekin. Telebistan ematen duten Urte Berriko kontzertua sofan etzanda entzutea, bezperako parrandaren ajea baretzen laguntzeko. Errege egunak eskaintzen duen menia, indarrak eta animoak berreskuratzeko, lanera berriro bueltatu aurretik. Urte zaharrari agur esateko eta berriari ongi etorria emateko modu atsegina, benetan!

I was very
quick weight loss What Are the Dimensions of a Fashion Runway

weight losing clothing fashion methods
miranda lambert weight lossCovering the Fall 2010 Trends
Gora