Zutabeak

Zenbaki batzuen atzean aurkitzen den errealitatea

Zuk ere azken asteetan ikusi dituzu zenbakiz beteriko kartelak ezta? Zenbaki soil batzuk direla ematen du, baina ez, ez dira zenbaki hutsak, herri honetan gazteok bizi dugun problematika baten adierazle dira. Baina zer aurkitzen dugu 1080, 200, 30 eta 750 zenbaki horien atzean?

Gazteok egoera latz baten aurrean aurkitzen gara orokorrean. Prekarietatera kondenatuak gaude lan munduan, etxetik alde egiteko orduan, trabak besterik ez ditugu aurkitzen, alokairu altuak gure lan prekarioekin alderatuz, hainbat etxebizitza dituzten jabeen espekulazio gogoa etab dira sistema honek gazteoi jartzen dizkigun trabetako batzuk. Baina egoera honen atzean argi izan behar dugu badaudela erantzukizuna duten agente ezberdinak. Galdakon eta Usansolon, ez dira gutxi izango etxetik alde egiteko gogoa duten gazteak, baina benetan aukera erreala da? Alokairuaren prezioari erreparatuz, 750 eurokoa da bataz-bestekoa gaur egun. Miseriara kondenatu gaituzten haiek eskainitako lan prekarioekin ezinezkoa dugu egoera honi aurre egitea. Horrekin lotua dago, 30 urtekoa izatea galdakoztar gazteen bataz-besteko adina etxetik alde egiteko garaian, berez eskubidea litzatekeena pribilegio bihurtu dute adin horretara arte. Baina hau ikusita ematen du Galdako eta Usansoloko herriek ez dutela gazteontzako lekurik, ez dagoela etxebizitzarik. Horregatik enpresa pribatuen mesedetara jarri dituzten eraikuntzak kontuan hartuta, 200 etxebizitza barri egingo dituzte gure herrian. Egoera honen erantzuna ematen du gure etorkizuna baldintzatzen dituztenentzat, baina gogoraraztekoa da Galdako eta Usansolon 1080 etxe huts aurkitzen direla gaur egun eta horrek euren erantzuna zalantzan jartzen duela.

Argi dugu, gazteok bizi dugun egoera honen atzean EAJ-ren plan urbanistikoak daude, haien lagun diren eraikuntza-enpresa pribatuei poltsikoak diruz betetzeko aukera eman eta herrian zein gizartean egun nabaria den egoera okertuz. Hori gutxi balitz, gazteoi etxetik alde egiteko orduan laguntza eza nabaria da, gehiago merezi duelako pisuekin espekulatzen dutenen eskuetan uztea. Egoera honen aurrean galdakoko gazteok badugu zer esan eta zer egin, bada garaia egoera honi buelta emateko eta denon artean, pribilegio bilakatu dutena eskubide bihurtzeko.

Galdakaoko eta Usansoloko Ernai
Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak