Zutabeak

Geure hezkuntza eraiki dezagun

Aski jakina da, guk, gurasook, geure eskue­tan dugula seme-alaben hezkuntza. Balo­reak eta mugak erakusten dizkiegu txikitatik, gure irakaspenek etorkizuneko gizon eta emakume apartak egingo dituztelakoan. Horrela, gure esku dago haiei geure hizkuntza transmititzea, euskal kulturan heztea, hezkidetzan oinarritzea, irakur­tzeko zaletasuna sustatzea eta jolastea.

Baina ezin da ukatu gure seme-alaben hez­kuntza, ikastetxeetan osatzen dela. Horregatik, hanka-sartze itzela izango litzateke gurasook be­raien hezkuntza ibilbidean parte ez hartzea, guk horretan ere esateko asko daukagu eta.

Gure seme-alaben ikastetxearen parte izan behar dugu, eskola komunitate osasuntsua osa­tuz, eta nahi dugun hezkuntza sistema, antolake­ta eta kudeaketa demokratiko eta parte hartzai­lea eraiki.

Bide horretan jartzen dizkiguten oztopoak gainditzeko ere funtsezkoa da elkarlana. Zerga­tik ez? LOMCE legea eta Heziberri markoa gai­nean ditugu: lehena bigarrenaren bizkarrezurra da eta orain dela 40 urteko hezkuntzara eraman nahi gaitu, ikaslearen garapena kontuan ez duen hezkuntza batera. Lege horren ostean beste bat etorriko da eta gero beste bat… Hori nahi dugu gure seme-alabentzat? Gure seme-alaben ibil­bide akademikoa kanpoko eragileen esku utziko dugu?

Gure seme-alaben hezkuntzan parte hartze­ko, ikastetxeetako guraso elkarte edota eskola kontseiluetan egin dezakegu lan, baita gure hez­kuntzaren aldeko ekimenetan ere. Gure herrian geure hezkuntza eraiki dezagun!

Arizko Ikastolako eskola kontseiluak ARIZKO IKASTOLAN GURE HEZKUNTZA ERAIKI izeneko lantaldeak aurkeztu zituen proposamen guztiak onartu zituen. Irakasleak eta gurasoak elkarre­kin argi adierazi nahi dugu ez dugula LOMCErik nahi, ezta antzekorik ere, eta gure hezkuntza erai­ki nahi dugula. Zuek ere zuen ikastetxeetan bide bera erabil dezakezue eta denon artean LOMCE­rik gabeko Basauri lortu. Gure seme-alaben hez­kuntzarako denbora atera behar dugu!

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak