Zutabeak

Hodeiek lur hartzen dutenean

Bukatu da bilaketaren sufrimendua. Bi urte eta erdiren ondoren, Hodei Egiluzen senitartekoek eta lagunek lasaiago lo egingo dute. Ia 900 eguneko sufrimenduari amaiera eman diete. Hala ere, orain hasiko dute benetako dolua.

2013ko urriaren 19az geroztik, gertutik jarraitu du euskal gizarteak Egiluzen desagerpena. Are gehiago Galdakao herriak, bere sustraiak hazi zireneko herriak.

Bilaketek hainbat bide izan dituzte eta horiek aurrera eraman ahal izateko laguntza emozionala beharrezkoa izan da. Hodei Bila Elkarteak, adibidez, sostengua ikusi zuen musikan. Gari abeslariak “Zerura begira” abestia konposatu zuen 2014an eta beste euskal musikari batzuekin harremanetan jarri zen. Era berean, Maider Legarreta musikari galdakoztarrak bidea ikusi zuen Stijn Vranken belgiarraren poematik abestia egiteko. Horrek nukleo bat sortu zuen euskal gizartean eta horrek egin zuen Egiluzen kasua gurea. “Denok izan gara Hodei”, Galdakaoko herritarren esanetan.

Gariren kanta mitikoak dioen moduan, “esperantzara kondenatuta” gaude, baina ia 900 egun hauetan zehar “erantzun baten zain, ezer ikusi gabe”, argi printzek “zerura begira” jarriko dituzte hemendik aurrera Hodeiren familia eta lagunak.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak