Zutabeak

Iritzia | Prekarietateari ateak itxi

Gazteok nazkatuta gaude prekarietatera eta esplotaziora kondenatzen gaituen sistema kapitalista honetaz! Nazkatuta gaude, bai, baina antolatuta ere! Bizi dugun egoera hau salatzeko, gure herriko 4 erantzule kokatu ditugu jopuntuan, haien kontrako ekintzen bidez sistema honetan jokatzen duten papera azalarazteko helburuarekin. Ekimen hau duela hilabete batzuk Ernai Gazte Antolakundetik martxan jarri zen EH BIZI dinamikaren baitan kokatzen dugu.

Bereziki, gure belaunaldia gogor kolpatzen duen fenomenoa da apustuena, hain zuzen, eta azken urteetan internet bidezko apustuen sorrerarekin batera, itzelezko gorakada izan duena. Ondorioz, gero eta gazte gehiago dira egoera larrian aurkitzen direnak, eta apustu etxeetako jabeek boltsikoak diruz betetzen ari diren bitartean, milaka gazteren bizitzak, eta ingurukoenak suntsitzen ari dira. Zehatzagoak izatearren, 2017an, 414.000.000 € jokatu ziren Hego Euskal Herrian egoitza duten 3 enpresa nagusietan (KIROLBET, CODERE eta RETABET), 2012an biano %118 gehiago. Gainera, Euskal Autonomia Erkidegoko 3 gaztetatik 1 apustuetan aritzen da, %66ak 35 urte baino gutxiago dituela.

Bestalde, Galdakao eta Usansolon 1.080 etxe huts baino gehiago dauden bitartean, 200 etxebizitza berri eraikitzen ari dira. Hori gutxi balitz, gure herrietako alokairuaren prezioaren bataz bestekoa 750 €takoa da eta emantzipatzeko adina 30 urtetakoa. QUORUM bezalako higiezinen agentziak hirigintza eredu basatia sustatu, etxebizitza eskubidea sistematikoki urratu eta espelulazioaren truke aberasten ari dira.

IBERDROLAren kasuan, 2018ko lehen hiruhilekoan 1.410.000.000 €ko irabaziak izan zituen. Aldi berean, 130.000 pertsona energia pobrezia egoeran bizi dira Euskal Herrian. Irabaziak pribatizatu eta kutsadura sozializatzen duen multinazional honetako akziodunak langileon lan indar eta bizi baldintza kaskarretan bizirautearen truke aberasten ari dira.

Azkenik, Bizkaian oso ezaguna den V.U.S.A enpresa galdakoztarra dugu, PNVren negozioetarako eraikuntza enpresa nagusienetarikoa; ustelkeria kasu ugarietan murgilduta egon ez ezik, hamarkada luzez langileon interesen kontrako proiektuak eraikiz aberasten ari dena.

Prekarietaterik gabeko Euskal Herrian BIZI nahi dugunok hitzordu garrantzitsua dugu otsailaren 16an arratsaldeko 17:00etan Bilboko Euskadi plazatik abiatuko den manifestazioan. Independentzia eta sozialismoa eraikiz prekarietateari ateak ixteko ordua da, antoluntzarako garaia da!!

Otsailaren 16an denok Bilbora!

Ernai Galdakao – Usansolo

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak