Zutabeak

Kontrako eztarritik

Kasuen Zotz, Porrost eta Marikorotz! Biraoka, ufaka, marmarka eta purrustaka hasi naiz Gabon garaiaren kirats itogarria ailegatu zaidanean, sudur-zuloetako arnasbidea estolderia bihurtu zait. Gau onak gabe, txarrak dira niretzat. Txarrak gauak, eta are txarragoak egunak. Goizetik gauera eta gauetik goizera lelo bera entzuten: Poz gaitezen! Zorionak! Bakea! Zer bakea eta bakeondo! Gerra! Gerra hainbeste lotsagaberi, gerra garai hau prezioak igotzeko majo aprobetxatzen duten komertzianteei.

-Ondo portatu, bestela Olentzerok ez dizu ezer ekarriko!- esan didate. Zer ekarriko dit, bada, oraingo Olentzero bizarzuri-memelo-detergenterik onenarekin garbitutako arropa soinean daraman horrek? Ekarri? Ezer ez. Eman, aldiz, bai: goragalea, oka egiteko gogoa.

Aintzinako Olentzero, bai Olentzero! Benetakoa! Bizargorria, mendian ikatza egiten aste eta hilabeteak eman eta gero, aurpegia zikin-zikina zuela, kalera jaitsi eta erreprimitutako beharrak asetzeari ekiten ziona; horditu arte zurrutari eman, asetu arte jateari ekin eta umeengan izua eragiten zuena.
Eskerrak Urte Zahar eguna daukaguna! Kutsu paganotik zerbait duen egun bakarra. Baina, esaera zaharrak dioenez: “Txiroaren etxean, kikara bete barre eta katilu bete negar”. Urte Berriarekin batera, berriro buelta lehengora! Eta, oraingoan, inork gonbidatu gabe jai guztiak bere egiten dituenaren eskutik, Eliza katoliko santua,santua, guztiz santua dator erretolikarekin, bakea gora eta bakea behera. Bakea bai bakea, abadeena eta tripa ondo berdinduta daukatenena! Okerreko zulotik joango ahal zaie!

Memelotutako Olentzero aski ez, eta gainera Kabalgata! Falta zena! Hiru erre-merrege agur-keinuak egiten, aintzinako erregeek jopuei egiten zizkieten bezalaxe, umeei emandako karamelu zistrin batzuen truke helduon onespena eskuratu. Karamelook bezala irentsi behar ote ditugu pertsonaia horien zozokeriak?

Eta hori guztiori agintarien oniritziaz, Zesarren garaian bezala Coliseoan eskaintzen zituzten panem et circenses herria pozik eta otzan mantentzeko. Denon diruaz ordaindutako opariak. Kontrako eztarritik joango ahal zaizkie hauei ere Gabonetako galako oturuntza guztiak!

CEDIM Centro de Estudios Superiores de Dise de Monterrey
weight loss tips IT Services Miami Provides Solutions For All Computer Problems

perhaps the most famous fashion editor in the world
christina aguilera weight lossAbout three kinds of American handbag fashion
Gora