Korrika

Korrikaren ‘B’ aldea

Badator! AEKko irakas­lea da korrika datorre­na. Begirada zorrotza dauka, aditua eta aritua, aztoreek harrapakinak ikuskatzeko, aukera egokia baliatzeko eta arrakasta ziurtatzeko darabilten bezalakoa. “Laguntzaile” bila ari da. Bai, zera, laguntzaile! Korrikarako astolana egingo dion langile bila dator tu­nante madarikatua!

Aztia da AEKko irakaslea per­tsonak analizatzen; badauka sen in­natoa pertsonak berera erakartze­ko, berezko etorria baitauka jendea konbentzitzeko. Badaki zeinengana jo; badaki euskararenganako lotura afektiboa detektatzen eta bere hel­buruetarako erabiltzen.

Horrelako tekniken jabe dena erraz ailegatzen da egoera animiko egokian dagoen pertsonarengana. Horietako bat nintzen ni KORRIKAn “laguntzaile-sarean” harrapatu nindutenean. Kokoloa ni! Larrutik ordaindu nuen inozokeria!

KORRIKAn arlo ekonomikoa kontu garrantzitsuena zela azpi­marratu zigutenez, atoan ekin nion diru bilketari: Korrika Laguntzai­le txartela saltzen kuadrilakoei, familiakoei, lankideei… Herriko dendetan-eta ibiltzen nintzen, Korrika Laguna txartelpeko atra­koak egiten. Dirurik ez gastatzea­rren, -Kasuen Sos, Txakur-txiki eta Mari-txanpon!- ekitaldietarako mahaiak, aulkiak, material astunak garraiatzen ibiltzen ginen ni eta ni bezalako “laguntzaileak”. Eta ho­rrela, jo ta ke, KORRIKA pasatu arte.

Lortu nuen mundu horreta­tik aldentzea, ederki kostata izan bazen ere! Lagunik gabe geratu nintzen (KORRIKA garaian ikusten nautenean, alde egiten dute); he­rriko hainbat dendatara sartzeko lotsaz ibiltzen naiz oraindik ere; lunbalgiak astindu ederrak ema­ten dizkit noizean behin. Baina, tira, behintzat irten egin nintzen. Nirekin batera egon ziren beste batzuek, ordea, bertan segitzen dute, harrapatuta. Gizajoak!

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak