Zutabeak

Kritikaren ispilua

Kritikaren beharrak edo ez beharrak piz­tu dezakeen kinkan murgilduta nabil az­ken aldian.

Maddi Sarasuak azaroan argitaratu zuen “pentsamenduari lekua” izeneko testuan, au­tokritika zuen abiapuntu. Indibiduok xurga­tzen dugun gehiegizko informazioaz ari zen, eta horren aurrean pentsamendu propioa erai­kitzeko beharraz. Alegia, kritikarako gaitasunaz edo hobeki esanda, -ustez daukagun- gaitasun faltaz.

Hein batean adierazitakoekin ados nagoen arren, beldurra ematen dit beste aldera begira­tzeak. Hau da, ikuspuntu kritikoa sistematikoki azaleratu behar izateak. Denok ditugu kritika erreferenteak; gure pentsamendutik gertu iza­teagatik, edo ez, epaietan fidagarriak zaizkigun lagunak edo pertsonalki ezagutzen ez ditugun iritzi emaileak. Iritzi horiek kritikoki barnera­tzen ikasi behar dira, eta hori lortzeko ikasketa prozesuaren lanketa indibiduala da beharrez­koa. Arriskua da hor: kritikaren kritikan itotzea. Eta kritikaren, kritikaren kritikan. Aurrez aurre begiratzen duten ispiluen segida bilakatzea, edozeren gainean iritzia landu behar izanda.

Alde batetik, eztaidaren ildora, bere lana kritikak beti baikorki epaitu duen musikan ari­tzen den ezagun batek esan zidan: “gutaz idaz­ten dutena bost axola dit, kritikariek ez baitute ulertzen sormen prozesu pertsonala”. Hobe­tzeko edo gorezteko ez badute balio, sortzai­le eta audientziaren arteko traba da kritikaren iritzia?

Beste alde batetik, eta hainbaten artean, Orham Pamuk idazleak badu erantzun posi­ble bat. The Naïve and Sentimentalist Nove­list liburuan –irakurketa gomendagarria, bide batez- kritikarik gabeko kultura desagertzera kondenatua dela dio.

Argi daukat, iritziak epai subjektiboak bai­no ez direla. Norberaren biografia eta biblio­grafiari lotutakoak –uler daitezela hemen kan­po zein barne ikasbideen garapena laguntzen duten informazio barneraketak, datozen itu­rrietatik datozela-. Eta susmoa baita ere, eran­tzuna ez dudala sekula topatuko.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak