Korrika

Merezi duena

Korrika badator! Bada­tor KORRIKA!. Korrika­ren hainbat ediziotan hartu dut parte, eta esan behar dut oso pozik ibiltzen naizela la­nean, ahal dudan guztian lagun­tzen, lan egiten, antolatzen eta animatzen, uste dudalako AEK-k egiten duen lana txalogarria dela. Euskaltzalea naiz eta euskara­ren aldeko ekitaldi hau oso-oso garrantzitsutzat jotzen dut. Biho­tzeko kutuna da niretzat.

KORRIKAren hastapenetatik kolaboratzen dut. AEK-koek noiz deituko egoten naiz. Lagunak, familiakoak eta lankideak inpli­katzen ditut laguntza emateko, hain premiazkoa den arlo eko­nomikoan kolaboratzeko, herrian antolatzen diren ekitaldietara joatera animatzeko, Korrika pasa­tzen denean zati batean korrika egiteko..

Gure auzoak kilometro bat erosi izan du orain arteko edizio guztietan. Kilometroa erosteko dirua ateratzeko hainbat kontu egiten ditugu: zozketak, pin­txo-poteoa eta horrelakoak. Eta Korrika pasatzen den egunerako, edo gauerako, sardinada presta­tzen dugu Korrikaren zain egoten garen bitartean. Oso ekitaldi animatua izaten da.

Behin izan nuen lekukoa era­mateko aukera, eta ezin dut des­kribatu sentitu nuena: furgoneta atzean nindoan, argi-fokoak ni argiztatzen, furgonetatik animo deiak entzuten, eta ni lekukoa eskuan nuela, laino batean, es­paloietan zegoen jendetzaren txaloak, oihuak…entzun gabe; poza, zirrara, negar egiteko go­goa, emozioari ezin eutsita.

Gogoangarria, benetan! Ahaz­tu egiten dira egindako lanak, bilerak, eta kontu horiek guztiak. Merezi du! Benetan zoragarria da AEK-k euskararen alde antolatu­tako lasterketa erraldoia, Zazpi Euskal Herrietan barna ibiltzen den ekitaldia!

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak