Zutabeak

Nola lagundu, baina

Bizitza salbatu ahal izateko, euren herrialdetik Europara bidaia egin duten pertsonak dira errefuxiatuak. Laguntzeko, funtsezkoa da berdintasunez tratatu ditzagun.

Laguntzeko hamaika bide badaude ere, euren egoera bi motatakoa izan daitekeela kontutan hartu behar da: Batetik, Europar Batasuna-Turkia itunaren aurretik Europara heldu diren pertsonak asiloa eskatzeko eskubidea dute. Jakinaren gainean egon badira eta egin baldin badute, laguntza beharko dute etxebizitza lortzeko eta oro har, integratzeko. Beraz, gurera datozenak horretan lagundu ditzakegu.

Bestetik, itunaren ostean Europara heldu direnak, atxiloketa eremuetan dira. Horiek elikagai eta arropa premian dira. Kolaboratu daiteke produktu horiek helarazten dituzten GKEekin. Batez ere, boluntario independienteez osatutako GKE txikien jardunak behar du laguntza, eta euren lana jarraitzea erraza da. Esate baterako Chios irlako Vial atxiloketa eremuan lan egiten duen Zaporeak elkartea. Horiei esker, poliziak uzten badu, egunero jaten dute Vialen. Informazio gehiago CEAR Euskadin topatu daiteke.

Gobernuz Kanpoko Erankunde txikien jardunak behar du laguntza, boluntario independienteekin lan egiten dutenak

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak