Zutabeak

Refugees welcome?

Azken aldi honetako atentatuen ondokoek hautsak harrotu dituzte sare sozialetan. Ugariak dira ezbeharrak Europan izan ala Ekialde Ertainean izan europarrok desberdin hartzen ditugula sutsuki salatu duten internautak;

Europan gertatzen diren ezbeharren aurrean bihozmina partekatu, baina ezaxolaz hartzen ditugula beste herrialdeetan jazotakoak, alegia. Egia esa, Beirut eta Bagdadeko atentatuek apenas izan dute oihartzunik, Frantzia eta Bruselakoek erabateko babesa jaso duten bitartean. Errefuxiatuen kontura ere europarrok ziniko eta hipokrita hutsak baikinan jokatzen dugu zenbaiten ustez, atentatuak gaitzetsi bai, baina horiengandik ihesean datozenei bizkar ematen diegulako egiaz.

Zerk eragiten ote du, bada, biktima batzuek beste batzuek baino zirrara sa- konagoa eragin diezaguten? Testuinguruak gugan eragina duela argi dago; izan ere, geogra a, gizarte eta kultur ingurune antzekoetan bizi direnak hurbilago sentitzen ditugu, benetan Ekialde Ertainekoak bezain ezezagun bazaizkigu ere. Ematen du naturalagoa dela gizakiarentzat antzekotzat dauzkanekiko gupida izatea. Eta Paris izan zitekeen Bilbo, zentzu horretan. Urruna dena, ezezaguna da, berez. Ezezaguna dena, urruna, era berean. Eta urruntasunak inmobilismoa dakar ezinbestean, batez ere emozionala bada.

Hori al da, ordea, faktorerik erabakigarriena? Ez, inolaz ere. Aylan txikia ez zen Paris edo Bruselako biktima bat, Europarako bidean itotako errefuxiatua baizik, eta hala eta guztiz ere, haren argazki bakar batek ordura arteko albiste guztiek baino bihotz gehiago hunkitzea lortu zuen ordu gutxi batzuetan, errefuxiatuak Europan hartzearen kontra dauden pertsona frankorena ere bai. Irudia gogorra zen, ados, baina umeen gorpuak ikustera ohituta gaude, zoritzarrez. Ez da hori, itxura batean, argazkiaren arrakastaren arrazoi nagusiena. Gizakiak, baina, errazago ematen dio laguntza izaki bakar bati, multzo bati baino. Ez da berekoikeria. Ez da elkartasun falta. Giza-psikologia bihurriak eragindako pertzepzio kontua da: atsekabetuak zenbat eta gehiago izan, orduan eta arinagoa iruditzen zaigu haien oinazea. Biktimak urtu egiten dira bata bestearen artean zenbaki bihurtu ahala. Aylan bat eta bakarra zen. Aylan ez zen zenbaki hutsa, izaera erreal-txiki-ahul-inuzente-babesgabe bakar batean pertsoni katutako heriotz argia baizik.

Elkartasun eza ez da, zinez, arrazakeria edo xenofobia arazo bat. Hori baino, biktimekin maila sakonean konektatzeko gabezi emozionala da. […] Gure esku ere badago edozein gatazkako biktimen artean artean dauden Aylan guztiak masatik atera eta identi katzeko berariazko ahalegina egitea

Elkartasun eza ez da, zinez, arrazakeria edo xenofobia arazo bat. Hori baino, biktimekin maila sakonean konektatzeko gabezi emozionala da. Ez, ez dago, guretzat lehen eta bigarren mailako biktimarik, ez modu kontzientean behintzat. Gizakiok, errukia piztu dakigun, ezinbestekoa dugu biktimak masatik bereizi eta norbanako bezala identi katzea. Komunikabideen esku gelditzen da, beraz, neurri handi batean, albisteen berri ematerakoan biktimen tratamendu egokia egitea. Baina baita gure esku ere, edozein gatazkako biktimen artean dauden Aylan guztiak masatik atera eta identifikatzeko berariazko ahalegina egitea, bizirik dagoen errefuxiatu bakoitzaren atzean pertsona bat dagoela benetan sinets dezagun.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak