Zutabeak

Garai berrien mezulari

Urte bukaeran Olentzero ikusi nuen, ekartzen zituen opariekin kezkatuta zegoela aitortu zidan belarrira: Spider Man-ek izandako metamorfosia, gimnasioan hainbeste ordu pasa eta gero, agian hormonak hartzen ibiliko da? Pinypon-ek duten aberaskumea edonon mila apaingarriekin, jakinda arropa markek munduko behartsuenak esplotatzen dituztela. Edo Lego-a, neskentzako eta mutilentzako desberdintzea!!!

Olentzerok jostailu eta umeak maite ditu, eta umeek eskatzen dutenari kasu egitea gustatzen zaio, baina azken urteetan horrek ezinegona sortu dio eta Mari Domingirekin eztabaida beroak izaten ditu. Mari Domingik ezin du onartu jostailu berriekin emakumeen askatasuna eta aukerak murriztuko dituzten antzinako mezu matxistak errepikatzea. Jakin badakigu, umeek imitatzen jolasten dutela, eta txiki-txikiak izanda ere, jostailuen bidez sexu-markak identifikatzen eta imitatzen ikasiko dutela.

Merkatuak “chirimoya” eta bestelako fruitu bereziak jateko aukera eskaintzeaz gain, identitateak, desirak eta beharrak sortzeko gai da. Gabonetan interes eta botere patriarkal, erlijioso eta ekonomikoek bat egiten dute. Sexuen subkulturak bideratzeko ahaleginean, aita santuaren izango den semearen jaiotzaren oroimen garaian, mutilen “gauzei” garrantzi handiagoa ematen jarraitzen dugu. Nesken subkultura zuzentzeko “neskentzako” jostailu, arropa, kolonia… berriekin ideiak eta desirak manipulatu egiten dira betiko mezuak bidaliz: amak, ederrak, printzesak, zaintzaileak, abeslariak, dotoreak… izan daitezen.

Mari Domingik eta Olentzerok garai berrien mezulari izan nahi dute, ea datorren urtean lortzen duten!

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak