Zutabeak

Sexu kontsulta | Giza papiloma eta bisexualitatea

Sandra, 19 urte. Giza papiloma nesken artean kontagiatu daiteke?

Kaixo, Sandra, bai zure galderari baietz erantzun behar zaio, agian zakila eta bagina elkartzean arriskua handiagoa dela entzun duzu, baina izatez giza papiloma nesken artean ere transmititu daiteke, eta baita bi mutilen artean ere. Bagina eta zerbix-an dagoen mukosaren bitartez birusa erres kontagiatu daiteke, baita laringea eta faringean, beraz, aho eta genitalen arteko praktika erotikoekin ere adi egon. Edozein birusari aurre egiteko genitalak babestea ondo legoke eta jostailu erotikoak erabiltzen badituzue garbitasunez egitea. Bestalde, kontutan izan gorputzean  izatez birusak egoten direla baina horrek ez du esanahi ezin berdinduzko kalterik sortuko digutenik. Enriqueta Barranco Castillo ginekologoaren esanetan 25 urte baino gutxiagoko emakumeen artean birusa %80an egon daiteke, baina hau ez da kezkatzekoa, gorputzak  berez infekzioa gainditzen baitu gure genitaletan ondoriorik izan gabe.

Julen, 16 urte. Bisexuala naizela kontatzen dudanean moda bat dela esaten didate, zergatik?

Bisexualitatea hitz zaharra eta errealitate sexuala azaltzeko egokiak izan arren gure kulturan erabilpen eskasa izan du. Alfred Kinsey gizon eta emakumeen portaera sexualak ikertu zituenean pasadan mendearen erdialdean, bisexualitatea bizipen arrunta bezala plazaratu zuen, bai emakume zein gizonen artean. Agian modan jarri zen gara honetan, baina moda horrek ez zuen lortu norabide bakarreko aurreiritzia gainditua. Horregatik, gure gizartean askok desira norabide bakarra izan behar duela pentsatzen jarraitzen dute. Hau da, norabide bakarreko erakarpena sentitu behar dugula, edo neskeekiko erakarpena edo mutilekikoa. Baina azken urteetan gero eta pertsona gehiago bere bisexualitatea adierazten eta aldarrikatzen hasi da. Zure sentipenak eta esperientziak modan badaude agian behingoz ulertaraziko dugu izatez bisexualitatea arrunta den errealitatea dela. Zuk zurean segi!!!


Bidali zure sexu kontsulta info@geuria.eus helbide elektronikora

Irakurrienak

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak