Hauteskundeak

Zirko mundiala

Taratatxin tatatxin! Taratatxin tata­txin! Taratatxin Tatatxin! Taratatxin taratatatxin ! Txin! Ongi etorri Hau­teskunde Zirko Mundi…zipalera! Sartu, eta iku­si lau urterik behin herriko bizimodua aztora­tzen duen ikuskizuna! Ez galdu aukera! Boto baten truke, besterik ez! Botoa eman eta es­kubidea izango duzu espektakulua ikusteko!

Etorri eta gozatu alderdi guztietatik eto­rritako artistekin: Ekilibristak! Esandakotik egindakora bitarteko hari finaren gainean maniobra galantak egiten ikusiko dituzue, poltronatik erori gabe! Pailazoak! Gu denoi trufa eta barre egiten! Do­madoreak! Edozein iruzurretako ahoan burua (eta, batez ere, eskua) sartuko dutenak! Magoak! Progra­metan agindutakoak ilusio faltsu bihurtuko dituzte­nak, trukoa non dagoen ikusi gabe!

Bai, lagunok. Horixe da maiatzean ikusiko dugun espektakulua. Sigla guztietako artistak ikusiko ditugu hauteskundearen zirkoko pistetan: plazetan, zinema aretoetan, kalean… Gu liluratzeko prest, herri­tarron benetako kezketatik arreta desbidera­tzeko.

Behin hauteskundeak amaituta, Zirkoa joan egingo da. Botoen papeletak geldituko dira. Haizeak eramango ditu, gure ilusioak bezala. Konturatuko gara dena izan dela artifizioa, ilu­sioa, faltsua. Baina, lau urte barru, berriro eto­rriko dira artistak, eta berriro piztuko dute gure ilusioa. Hain gara inozoak!

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak