Komunikabidea

Datutegia | 2014-2019 | Diru iturriak: Oreka baten bila

Urtetik urtera diru sarrerek gora egin dute, batik bat, publizitate eta zerbitzuen bidetik. Diru sarrera pribatuen igoerak hedabidearen burujabetasunaren bidea indartzen darrai. Publizitate sarrera pribatuak publikoak baino handiagoak dira gaur egun

Geuria #054 Monografikoan argitaratutako ‘Datutegia’ atala
“Geuriak 5 urte (2014-2019). Hego Uribe eskualdeko lehen euskarazko komunikabidearen lehen bost urteei begirada
Irakurri osorik PDFan

Urtetik urtera diru sarrerek gora egin dute, batik bat, publizitate eta zerbitzuen bidetik. Diru sarrera pribatuen igoerak hedabidearen burujabetasunaren bidea indartzen darrai. Publizitate sarrera pribatuak publikoak baino handiagoak dira gaur egun

2012tik 2014ra bitartean izan ziren hausnarketa saioetatik bi ondorio nagusi atera ziren: lehena, Hego Uribeko komunikabideak euskaraz, eskualdekoa eta herrikoia izan behar zuen; eta bigarrena, denboran iraun behar zuen, gizartean errotu eta egonkortu. Esaten erraza bai; egiten, ordea, ez. Lanaren estrategiarekin aritu izan da Geuria bost urteotan: lanaren bidez erakutsi eta proiektuari babesak gehitu.

Horrela, urtetik urtera, gero eta erakunde gehiagok babestu dute proiektua. Salbuespenak salbuespen, lanak bidea argitu eta erraztu du proiektuak oreka ekonomikoa lor dezan. Horren adibide dira azken bi urteen alderaketaren ondoko datuok: diru sarrerek nabarmen egin dute gora, batik bat, lan komertzialari esker, publizitate pribatua publikoa baino handiagoa da eta proiektuaren autofinantzaketa %43koa izan da 2018an.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak