Komunikabidea

Datutegia | 2014-2019 | Sare soziala: Berritu zabaldu eta hazi

Komunikabidearen irismen digitala eta herritarrekin dituen interakzioak urtetik urtera gero eta gehiago dira. Facebook, YouTube eta Twitter darabiltza Geuriak; Instagram, Whatsapp eta Telegram, ez. Sare sozialetan kazetaritza formatu berriei heltzeko erronka plazaratu du lantaldeak

Geuria #054 Monografikoan argitaratutako ‘Datutegia’ atala
“Geuriak 5 urte (2014-2019). Hego Uribe eskualdeko lehen euskarazko komunikabidearen lehen bost urteei begirada
Irakurri osorik PDFan

Komunikabidearen irismen digitala eta herritarrekin dituen interakzioak urtetik urtera gero eta gehiago dira. Facebook, YouTube eta Twitter darabiltza Geuriak; Instagram, Whatsapp eta Telegram, ez. Sare sozialetan kazetaritza formatu berriei heltzeko erronka plazaratu du lantaldeak

Instagrama ireki behar duzue”, diosku kolaboratzaile batek: “Gazteak bertan daude eta Geuriak ere bertan egon behar du! Azkar!”. Sare sozialak informazioa zabaltzeko bide bat dira, sare horietan parte hartzen duten herritarrengana heltzeko. Eta modu horretan darabiltza Geuriak: albisteak, argazkiak eta bideoak zabaltzeko tresna gisara.

Geuriak gero eta jarraitzaile gehiago ditu, baita agerraldiak, irismena eta interakzioak ere. Ederto. Baina kazetaritza eta komunikazioa une oro aldatzen ari diren bezala, sare sozialak ere etengabe aurrera doazen komunikazio tresnak dira eta sarri komunikabideekin eurekin talka egiten dute interes berdinak dituztelako helburu: edukiak sortu, zabaldu eta publizitatea lortu. Horregatik, komunikabideak bere bidea argi eduki behar du eta sare sozialen jokoan azti ibili, ahalik eta etekinik handiena ateratzeko, baina euren esklabo bihurtu barik.

Egungo mundu digitalak gu guztiok jaten gaitu: denbora gehiago ematen dugu pantaila bati begira, pertsonei begietara begira baino. Eta horrek alarma bat izan behar du kazetaritzan. Sare sozialak ez dira errealitatearen isla, inondik inora. Gure herrietako errealitateak milaka dira, aberatsak, sakonak eta korapilatsuak. Eta horiek arimaz eta bihotzez kontatzeko jendearekin bizi behar du komunikabideak. Algoritmo batek ez dakielako zifratik harago joaten, gu geu garelako gure buruaren jabeak eta askatasun hori delako komunikabideak duen gauzarik preziatuena.

Hasierara bueltatuta. Bada oraindik ez dugu Instagramik, ezta whatsapp edo telegrameko talderik ere. Baina lasai, helduko dira heldu beharrekoak.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak